Noaua

Erraustegia ongi etorria ez dela adierazteko Ernairen herri ekimena 18:00etan Mikel Laboa plazan

Parrilada eta kalejira iragarri ditu Ernai gazte antolakundeak ostiral honetarako (otsailak 14), 18:00etan Mikel Laboa plazan, laster ofizialki piztu asmo duten Zubietako erraustegia ongi etorria ez dela izango adierazteko. Gogoan izan, mobilizazio eguna deitu duela Ernaik otsailaren 27rako.