"El color de la industria", Ángel Ajaren erakusketa

"El color de la industria", Ángel Ajaren erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

portugalete.org

Non

Rialia Industria Museoa

Noiz

29/06/2020-etik 23/08/2020-era

Ángel Alonso Aja, Karrantzan jaioa izanik ere, Sestaon bizi izan zen umetandik. Berrogei urte baino gehiago dira bere kasa margotzen hasi zenetik. Artista asko du erreferente gisa; besteak beste, Roberto Zalbidea, teknika eta materia askotarikoak maneiatzen irakatsi ziona, eta Marcelino Bañales eta Ismael Fidalgo, Babcock & Wilcox lantegian ezagutu zituenak. Izan ere, hirukote artistiko banaezina osatu zuten. Ángel Ajak olio-mihiseak margotzen ditu, kolorea nola darabilen aipagarri delarik; alta, haren paleta kromatikoak grisak, gorriztak, beltzak eta moreak ditu. Ajak toki askotako galeria eta museo anitzetan egin ditu erakusketak, hala nola Sestaon, Barakaldon, Zugaztietan, Elizondon, Ortuellan eta Santurtzin. Gainera, aipatzekoa da, berebat, margolari-kolektibo desberdinekin ere elkarlanean aritu dela, gogotsu aritu ere. Alta, beragan beste maisu batzuek utzitako aztarna hura ere haiei ekarri nahi izan die. Ildo horretatik, honako hauek nabarmendu behar dira: Meatzaldeko Marrazkia eta La Ralera; Ezkerraldeko Babcock, Sestao eta Beurko; Enkarterrietako  Zalla eta Karrantza eta Nafarroako Baztan. Erakusketa honek hogeita hamabost olio-mihise ditu, horietan barrena burdinaren ibilbidea islatzen duelarik: hasiera Zugaztietako meategietan du, segida Galindo ibaiko ertzetan eta amaiera Ezkerraldeko Portugalete, Sestao eta Barakaldo herrietako fabriketan du.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak