"Euskal artistak Jambo Congori laguntzen"

"Euskal artistak Jambo Congori laguntzen"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

fundacionvital.eus

Non

Vital Fundazioa Erakusketa Zentroa

Noiz

09/09/2020-etik 25/09/2020-era

Vital Fundazioa erakusketa-zentroan ikusgai (Posta 13-15), , Mugarik Gabeko Koloreak plataforma osatzen duten hogeita hamar artista gasteiztarren erakusketa kolektiboa. Oraingo honetan, Kongoko Errepublika Demokratikoaren aldeko erakusketa antolatu du. Apirilaren 2ra arte egongo da zabalik. Bigarren urtez jarraian, Mugarik Gabeko Koloreak osatzen duten artistek erakusketa solidarioa antolatu dute. 2019an, CEARen bidez, errefuxiatuen alde egin bazuten ere, oraingo honetan Jambo Kongo ong gasteiztarrak Kongoko Errepublika Demokratikoan egiten duen lanera hurbildu dira. Bere proiektuetan laguntzeko asmoz, Vital Fundazioa erakusketa-zentroak 'Euskal artistak Jambo Congori laguntzen' erakusketa izango du ikusgai. Teknika oso desberdinez egindako lanak ikusi ahal izango dira, hala nola akuarelak, akrilikoak, olioak eta grabatuak. Horien artean, Kongoko gaiekin lotura zuzena duten lanak daude: Montse Villanuevaren 'Supervivencia - Biziraupena', Gregoria Martinezen 'La mirada del inocente - Tolesgabearen begirada' eta Ander Arenasen 'Por nada/a cambio de nada - Musutruk'. Bertaratzen direnek, gainera, modu grafiko eta errazean, munduko pobreenetako bat den herrialde horri buruzko informazioa ere jaso ahal izango dute. Kongoko Errepublika Demokratikoa 174. postuan dago 175 herrialdetako bizi kalitateari dagokionez, baliabide naturaletan oso aberatsa izan arren. Era berean, emakumeen eta haurren egoeraren berri emango dute. Kongon bortxaketen kopuruak irudimenaren muga gainditzen du, eta ACNURen arabera, herrialde horretako emakume bat, batez beste, bere bizitzan behin baino gehiagotan bortxatzen dute. Haurrei dagokienez, han indarrez errekrutatzen dituzte, talde armatuak osatzeko. Kongon jaiotako sei urteko haur batek zortea beharko du egunean zortzi ordu baino gehiago koltan meategi batean lanean ez egoteko edo arma bat sorbaldara ez eramateko. Gainera, liburu bat jarriko da bisitarien eskura, ideiak, kritikak edo iruzkinak idatz ditzaten, haien ekarpenak oso baliagarriak baitira antolatzaileentzat. Mugarik Gabeko Koloreak taldearen iritziz, errefuxiatuei babesa ematea garrantzitsua bada, 'are garrantzitsuagoa da euren herrialdetik ateratzeko beharra izan ez dezaten laguntzea'. Erakusketaren ondoren, lanak oso prezio eskuragarrian jarriko dira salgai, eta hortik ateratako irabaziak Jambo Congo GKEra bideratuko dira, oso-osorik. Bestalde, Idoia Moreno Jambo Kongoko presidenteak, martxoaren 16an, 19: 30ean, herri horri buruzko hitzaldi informatiboa emango du, baita bertan aurrera eramaten ari diren proiektuei buruzkoa ere. Vital Fundazioa Kulturunean izango da (La Paz 5, Dendarabako 1. solairua).

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak