Tadej Pogacar eta Lotte Kopecky, 2024ko onenak
Tadej Pogacarrek eta Lotte Kopeckyk jaso dute Urrezko Bizikleta saria jaso dute, txirrindularitza munduko sari prestigiotsua, futbol munduko Urrezko Baloiaren parekoa. Esloveniarrak bigarrenez irabazi du saria, 2021ean ere bera izendatu baitzuten denboraldiko txirrindulari onena. Iaz, berriz, Jonas Vingegaard danimarkarrak irabazi zuen. Pogacar jaun eta jabe izan da aurtengo denboraldian. 25 garaipen lortu ditu orotara; Frantziako Tourra, Italiako Giroa eta Errepideko Txirrindularitzako Munduko Txapelketa, besteak beste. Emakumezkoetan, Lotte Kopecky belgikarrak irabazi du saria. Kopeckyk Munduko Txapelketa eta Paris-Roubaix irabazi ditu aurten, beste lasterketa batzuen artean.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.