Bizkaizko museoak ezagutzeko paseoa

Bizkaizko museoak ezagutzeko paseoa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Bizkaiko Foru Aldundia

Non

Uribitarte Pasealekua

Noiz

08/06/2020-etik 08/07/2020-era

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko museoak ezagutzeko paseoa antolatu du Bizkaiko museoekin batera. Erakusketa hau herritarrentzat gonbidapen bat da museoen aniztasuna ezagutu dezaten eta bisitatzera animatu daitezen. Erakusketa Bilboko Uribitarteko pasealekuan izango da uztailaren 8ra arte. Bizkaiko 32 museoren bildumetan dauden piezarik adierazgarrienak bidera irtengo zaizkie, astelehenetik aurrera, Bilboko Uribitarteko pasealekuan dabiltzanei. Bizkaiko Foru Aldundiak zenbait totem eskerga atondu ditu, museo bakoitzak aukeratutako pieza batekin. Honela, foru-erakundeak Lurraldeko museoen aberastasuna hurreratu nahi die herritarrei, eta, aldi berean, jendea animatu hogeita hamarretik gora museoek jagoten dituzten altxorrak toki hauetan bisitatzera: Abanto-Zierbena, Bakio, Balmaseda, Berango, Bermeo, Bilbo, Dima, Durango, Galdames, Gernika, Getxo, Karrantza, Mañaria, Muskiz, Orozko, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sopuerta eta Ziortza-Bolibar.

Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatu Lorea Bilbaok kale-erakusketa ibili du, zentroetako batzuen arduradunak lagun, eta Bizkaiko museo bakoitzaren piezarik adierazgarriak ikusi ahal izan ditu bertan: Lurraldeko museoetan dauden hogeita hamar « bitxi » baino gehiago. Museo bakoitzaren arduradunek, erakusketarako aukeratutako pieza erakutsi ondoren, herritarrak gonbidatu dituzte eurek ordezkatzen duten museora gerturatzera, hurbiletik ezagutu ahal izan dezaten barruan daukatena, esperientzia horrek bisita gehiago egitera bultzatuko dituelakoan.

Museoek ekainaren lehen hamabostaldian irekiko dizkiete ateak berriro bisitariei, eta Aldundiak bultzada bat eman nahi die, handienak zein txikienak ikusgai eginez.

Bizkaiko Foru Aldundiak esker ona erakutsi nahi die parte hartu duten museo guztiei, proiektu hau posible egiteagatik.

Hona hemen Bizkaiko Museoen Pasealekuan ikusgai dauden piezak (pieza bakoitzari buruzko informazio gehiagorako, bisitatu www. museoeneguna. eus):

Antzasti Euskaldunon Etxea: XX. mende hasierako gazazko soinekoa

Bizkaia-Arkeologi Museoa: Berreagako hilarria

Arrantzaleen Museoa: Bermeoko batzokiko murala (José María Ucelay)

Athletic Club Museoa: Koroazioaren Kopa

Loizaga Dorrea: Allen Runabout auto motorduna

Balmasedako Historiaren Museoa: Balmasedako hiribilduko errege-pribilegio guztien kopia-liburua Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa: Ama Birjina eta Magdalena

Bilboko Arte Ederren Museoa: Emakume eserita haurra besoetan duela (Mary Cassatt)

Bilboko Berreginen Museoa: Bernayko altxorraren eszifoak

Pasoen Museoa

Bizkaia Zubia

Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa

Dolomiten Antzinako Fabrikaren Museoa: Polea-sistema erraldoia.

Durangoko Arte eta Historia Museoa: Durangoren maketa

El Pobal burdinola: Gabia.

Eleiz Museoa Kutxa

Enkarterriko Museoa: Otoitz-irudia (Antonio de Urrutia)

Euskal Herria Museoa: Aretx Malatua (Mamerto Seguí)

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa: Jardinera-bagoia MMPV 609

Euskal Museoa: Santiago apostoluaren burua.

Euskararen Interpretazio Zentroa: Euskararen misterioa

Gernikako Bakearen Museoa: Gudari uniformea

Guggenheim-Bilbao Museoa: Denboraren Materia (Richard Serra).

Hontza Museoa: Japoniako armiarma-karramarro erraldoia

Itsasmuseum Bilbao: Karola garabia.

La Encartada Fabrika-Museoa: Iruteko selfaktina-makina

Orozko Museoa: Bizimodu tradizionala.

Plasentia de Butrón Museoa: Príncipe de Asturias ontziaren maketa.

Rialia Industria Museoa: Laborategia (Ceferino Olivé)

Santurtzi Itsasoa Interpretazio Zentroa: Enkante-mahaia.

Agurtza Arrantza Teknikaren Interpretazio Zentroa: Agurtza atunontzia.

Simón Bolívar Museoa: Simón Bolívarren bustoa

Txakolin Museoa-Txakolingunea: Bakioko Luzarraga baserriko dolarea

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak