"Origen, el show"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
euskalduna.eus
Non
Euskalduna Jauregia
Noiz
25/05/2024
Noemí Casquet sexualitatean espezializatua dagoen idazle eta kazetariak ‘Origen’ ikuskizuna ekarriko du Euskalduna Bilbaora. Antzezlan honek antzerki-lan batetik harago joan nahi du, eta sexuaren etorkizunera begirada bat eman, antzinakotasuna eta oraina uztartuz. "Sexualitatearen eta plazeraren dimentsio berri bat" sortzeko. Katalanaren arabera, "sexutik gatoz eta ez dugu ia ezagutzen gure bizitzetan duen boterea, eta gutxi ohoratzen dugu". Hori dela eta, ikuskizun honen helburua da bertaratutakoek disfrutatzea ez ezik, egunerokoan lagunduko dieten ezagutza berriak etxera eramatea ere. Casquetek sexualitateari buruzko dibulgatzaile lanak egiten ditu sare sozialetan, eta hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste, ‘Extasis’, ‘Cuerpos y Almas’, ‘Zorras, Malas y Libres’ y ‘Mala mujer’. Gainera, hizlari gisa ere aritzen da eta hainbat ikus-entzunezko medioekin kolaboratu du. Ikuskizun hau ez da gomendagarria 18 urtetik beherakoentzat.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.