"Ertibil Bizkaia 2020"

"Ertibil Bizkaia 2020"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

salarekalde.bizkaia.net

Non

Lobiano Kultur Gunea

Noiz

01/12/2020-etik 29/12/2020-era

- Ertibil Bizkaia 2020: katalogoa (pdf)Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ERTIBIL BIZKAIA, ikus-arteen erakusketa ibiltariaren XXXVIII. edizioa Bilbon hasiko da eta ostean Igorre, Basauri eta Ermuako udalerrietan egongo da ikusgai. Ertibil Bizkaia 2020ren lehen saria Helena Goñirentzat da, Dos retratos de Gabe en el tren lanagatik; bigarren saria Maite Leyun-ek irabazi du, Kitty & Co lanarekin eta hirugarren saria Daniel LLaria-rentzat izan da, Be seen be safe lanagatik.

Aurtengo edizioan berriro ere argi geratu da Bizkaian talentua dagoela, 113 artistaren eta espezialitate guztietako 160 lanen parte-hartzearekin; horien artean aurtengo erakusketa osatzen duten 18 lanak hautatu dira.

COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, irabazleak saritzeko eskaintzen zaien Japoniako egonaldi artistikoa 2021era atzeratzen da; horrela, lehiaketaren nazioarteko zabalkundea egiten jarraituko da, kulturen komunikazio- eta truke-esperientziarekin batera.

Hiru lan irabazleekin batera, honako lan hauek erakutsiko dira:

-Asier Aguayo, `Figura en un espacio limitado´ lanarekin.

-Raquel Asensi, `Sacculus Plasticus´ lanarekin.

-Nora Aurrekoetxea, `F. O. F kasko bat´ lanarekin.

- Bere izen artistikoa Detrito `La muela´ da.

- Guido Di Marzio, `Crash,´ lanarekin.

- Jone Elorriaga, `Meta Meta 2. 0´ lanarekin.

- Nerea Garro, `(Sin título)´ lanarekin.

- Ibon Landa, "Iltzatu gabea" lanarekin.

- Joaquín Pedro Gómez,  "Arras" lanarekin.

- Ibai Madariaga Sagastizabal  eta Miel Oyarzabal, `Todas las parejas´ lanarekin.

- Amaia Molinet, `Éxtasis y conflicto´ lanarekin.

- Rubén Pino, `Re-des-estructura´ lanarekin.

- Nahia  Ruiz, `Zauriak´ lanarekin.

- Ander Sagastiberri  eta Alberto Eguiluz, `Siete siete siete´ lanarekin.

- Ane Seijas Garzón, `El traidor´ lanarekin.

Guztira, 18 lanek osatuko dute berriz ere Bizkaia zeharkatuko duen erakusketa, Bilboko Rekalde Aretoan hasi, Igorre eta Basauritik igaro eta Ermuan amaituz.

Diputatuak aurkezpenaren amaieran esan duen bezala, 'ERTIBIL BIZKAIA urtero itzultzen da Bizkaiko gazteen sormen-jarduera artistikoa zabaltzen eta ikusarazten laguntzeko. Horrela, Foru Erakundeak euren lana Lurraldean garatzen duten sormenezko talentu berrien agerpena sustatu eta bultzatu nahi du'.

Epaimahaia honako profesional hauek osatu dute: Alicia Fernández López, Rekalde Aretoko zuzendaria; Arantza Lauzirika Morea, EHUko Arte Ederretako Fakultateko dekanoa; eta Mikel Onandia Garate, EHUko Artearen Historiako irakaslea eta edizio honetarako argitaratutako liburuaren testuen egilea.

ERTIBIL BIZKAIAren egutegia:

Rekalde Aretoa (Bilbo), abuztuaren 10etik urriaren 12ra.

Igorre (Kultur Etxea) urriaren 14tik azaroaren 8ra.

Basauri (Ariz Dorrea) azaroaren 10etik 29ra.

Ermua (Lobiano Kultur Gunea) abenduaren 1etik 29ra.

JARDUERAK irailetik Aurrera:

BISITA IRUZKINDUAK

11 pertsonako taldeentzat eta aldez aurreko hitzorduarekin.

ECOS #29

ECOS bitartekaritza-sortzaile proiektu bat da. Rekalde Aretoko erakusketa nagusienen kontra ikus-entzunezko aukeraketa bat jaurtitzen dugu, ahots berrien bitartez berriro entzunez.

FAMILIA TAILERRA [2-5 urte bitartekoentzat]

Elkarrizketak

Familia tailerra non, artea, arkitektura, eta irakurketa landuko ditugun.

*Informazio gehiago eta hitzorduak( 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia. eus bitartez.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak