Bazter Fest 2020 (online): Eva Mena graffiti-egilearekin topaketa

Bazter Fest 2020 (online): Eva Mena graffiti-egilearekin topaketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbao.eus

Noiz

08/06/2020

Emakumezkoen rap-a izango da berriro protagonista Bazter Fest-en #6. edizioan. Bilboko Udalak eta Eskina Femenina kolektiboak programa honen seigarren edizioa hamar online topaketetan bihurtu dute, eta bertako hainbat rapera izango dira protagonista. Bazter Fest udal ekimena da, Eskina Femenina kolektiboarekin batera egina. Erreferenteak sortu nahi ditu emakumeak rap-era hurbiltzeko, mikrofono bat hartzera bultzatzeko eta nagusiki gizonezkoak diren musika-estilo horretaz gozatzeko. Gainera, hurbileko eszenaren alde eginez, Bazter Fest-ek eskua luzatzen die tokiko talde eta artistei, haien lana partekatuz eta zabalduz, eta bizi dituzten ziurgabetasun-une hauetan lagunduz. Ekainaren 1etik aurrera, astelehenero, hamar astez, musika-topaketa bat izango da, 20:00etan, Zoom plataformaren bidez eta Bilbao Kultura -ko YouTubeko kanalean. Seigarren edizio honetan euskal eszenako genero honetako erreferenteak protagonista izango dira. Bilboko Udalak bultzatutako kultura-jarduerei buruzko informaziora harpidetutako pertsonek gonbita jasoko dute posta elektronikoz, Zoom-en bidez zuzenean parte hartzeko. Harpidetuta ez egonez gero, esteka honetan egin daiteke. Zuzenean ikusi nahi duenak Bilbao Kultura YouTubeko kanalaren bidez jarraitu ahal izango du. Ondoren, Kultura Barrutik Facebooken profilean eta Bilbao Kulturako YouTubeko kanal berean partekatuko dira bideoak. La Basuk, Eskina Femenina kolektiboaren sortzaile eta kide denak eta hasieratik proiektu honen bultzatzaile denak, ordubeteko jardunaldiak aurkeztu eta dinamizatuko ditu. Hamar on line topaketa horiek euskaraz, gaztelaniaz edo ele bitan egin daitezke, eta elkarrizketak, aurkezpenak, zuzeneko emanaldi laburrak eta hainbat inprobisazio konbinatuko dituzte. Bazter Fest-en #6. karteleko lehen bost artistak hauek dira: Las Tea Party DJs (ekainaren 1ean), Eva Mena (ekainaren 8an), VitterSweet (ekainaren 15ean), Lohitzune Lohi (ekainaren 22an), Mad Muasel (ekainaren 29an). Kartelaren gainerakoa datozen asteetan jakinaraziko da. Eva Mena (Bilbo)Graffiti-egilea (topaketa gaztelaniaz). Artista moldakorra da, erabiltzen dituen materialak bezalaxe. Baliabide egokiak dauzka mota askotako proiektuei aurre egiteko, tamaina guztietakoak eta ingurune ezberdinetan: kanpoaldean eta barrualdean horma-irudiak egiten ditu, eta ez du bere artista-sena ahazten, bere obra pertsonala ahal duen bezain beste zabalduz.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak