"Bat-bateko bertsoak transkribatzeko ikastaroa"

"Bat-bateko bertsoak transkribatzeko ikastaroa"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.bertsozale.eus

Non

Nafarroako Bertsozale Elkartea

Noiz

12/09/2024

Irailaren 12an izanen da bat-bateko bertsoak transkribatzeko ikastaroa, Iruñeko Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitzan, 18:00etatik 20:30era tartean. Ikastaroan, bat-batean kantatutako bertsoak transkribatzeko irizpideak azaltzeaz gain, ariketa praktikoak ere egingo dira. Ikastaroa doakoa da, eta interesa duen edonork parte har dezake, baina bereziki baliagarria izan daiteke txapelketetan transkibatzaile lanetan aritzen direnentzako, kazetarientzako zein bertso irakasleentzako. Irailaren 5a baino lehen eman behar da izena. Horretarako, ikerkuntza@bertsozale. eus helbidera idaztea nahikoa da, izen-abizenak eta telefonoa jarriz.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak