"Gabonetako ipuina"

"Gabonetako ipuina"

Gertaeraren datuak

Non

Baluarte Auditorioa

Noiz

29/12/2020-etik 30/12/2020-era

Baluarteko Areto Nagusiak Gabonetako ipuina operaren bertsio berriaren taularatzea hartuko du heldu den abenduak 29an eta 30ean, arratsaldeko 19:30ean, Nafarroako Ganbera Operak, Baluarte Fundazioak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak sustatuta. 2020-2021 Baluarte Txiki zikloaren bigarren hitzordu honek Iñigo Casalí nafar musikagileak konposatutako musika du eta Pablo Valdés idazle eta dramagilearen testua gazteniaz. Dickensen ipuin ezagunean oinarritutako haurrentzako opera honek Mr. Scrooge zekenaren istorioa kontatzen du. Gabon-gau izugarri hotz batean, hiru espiritu agertuko zaizkio Mr. Scrooge-ri, espíritu horien bidez irudikatuko direlarik bere iragana, orainaldia eta etorkizuna. Bisitaldi horren ostean, eta aurrez aurre ikusi ondoren zain dituen bakardadea eta herioa, aldatu egingo zaio bizitza ulertzeko modua eta gizaseme on eta eskuzabala bihurtuko da. Sarrerak 20 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www. baluarte. com web-orrian. Gainera,pack familiarra (2 heldu + 2 haur) eskuragai dago, 63 eurotan, soilik leihatilan. Ikuskizunak 70 minutuko iraupena du eta 6 urtetik gorako haurrentzat gomendatuta dago. Derrigorrezkoa da musukoa erabiltzea.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak