"TONI JODAR ? BDdanza"

"TONI JODAR ? BDdanza"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

lafundicion.org

Non

Bizkaia Aretoa

Noiz

03/12/2020

Dantzaldia 2020ren barruan. Explica Danza proiektua 2002. urtean hasi zen, publikoak dantza oro har, eta zehazki, dantza modernoa eta garaikidea ulertzeko zeukan beharrizana detektatu ostean. EXPLICA DANZAren dekalogoa1. Publikoak prestatu eta sortzeko proiektu espezializatua da. Bere zeregina da ikusleentzako jarduerak profesionalizatzea. 2. Dantzaren balio berezkoak transmititzen ditu: hezkuntzakoak, sozialak eta emozionalak. 3. Eraldatzeko bokazioa dauka artearen eta dantzaren berezko elementuen bitartez: espazioa, denbora eta gorputza. 4. Irakurketarako tresnak eta gakoak eskaintzen ditu, “publiko hobea” izateko, gogoeta egiteko etadantzari buruzko debatera gonbidatzeko. 5. “Performance pedagogiko” formatua dauka, hitzaldiaren eta ikuskizunaren artean dago. 6. Bitartekaritza eginkizuna betetzen du dantzaren eta ikusleen artean. 7. Enkarguak pertsonalizatzen ditu. Proposamen malguak sortzen ditu formatu eszenikoan (antzokiak, auditorioak, erabilera askotako aretoak) edo bestelako guneetan eman ahal izateko (eskolak, institutuak, unibertsitateak, liburutegiak, museoak, etab. ). 8. Dantzari batek, Toni Jodar-ek, eta arte-kudeatzaile batek, Beatriu Daniel-ek zuzendutako proiektua da. 9. Toni Jodar dantzari seniorrak agertokietan jarraitzen du bere eskarmentua konpartitzen. Bere ezagutzak “dantza esplikatzaile” bezala transmititzen ditu. 10. Hamabost urteko ibilbidea daukan proiektua izan arren, eboluzionatzen jarraitzen du. Publiko diferenteentzat moldatutako egitarauak sortzen jarraitzen du. EXPLICA DANZA I / Dantza modernoa eta garaikideaToni Jodarrek bere gorputzarekin ilustratzen du dantzaren denboraren iragatea, eta bere eskarmentua eta umorea baliatzen ditu izaera pedagogikoko perfomance bat egiteko, berez sormenezko irakurketa atsegina bihurtzen dena. Dantza klasikotik garaikiderainoko eboluzioa erakusten du, gorputzak mugimenduan bere burua adierazteko erabiltzen dituen genero eta formei erreferentzia eginez. Hitzen bidezko ekintza forma daukan aurkezpen honetan dantzari-hizlariak XX. mendeko dantza moderno eta garaikidearen korronte nagusiak azaltzen ditu, Isadora Duncanen egunsentitik Martha Graham, José Limón eta Merce Cunninghamek landu zituzten tekniketaraino eta contact-release delakoak sortutako ondorioetaraino. Europaranzko begirada ere hartzen du kontuan dantza-teatroaren bidez, Mary Wigmanengandik Pina Bauschenganaino. Ekintza jazz-dantzaren feeling eta jakituriarekin bukatzen da, horrek elikatzen baititu dantzako korronte, koreografo eta artista guztiak. Saioa laguntzeko, hainbat bideok ilustratzen dituzte azalpenean zehar aipatutako dantza-korronteak, eta haiekin batera dator une historiko horretako espainiar dantza garaikideko artistarik esanguratsuenen lagin bat.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak