"Casemance: Oroimenaren eskubidea. Cecilia Álvarez-Hevia"

"Casemance: Oroimenaren eskubidea. Cecilia Álvarez-Hevia"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.kutxakultur.eus

Non

Kutxa Kultur Plaza

Noiz

16/12/2020-etik 21/02/2021-era

«Egintzat jotzea» da gaizki deituriko lehen munduan bizi garen guztiok egiten dugun akats handietako bat. Egintzat jotzeak lotura edo benda bat jartzen digu begietan, gure pribilegioak normaltasun bihurtzen dituena. Ziguinchor-eko aireportua zapaldu bezain laster desagertu zen benda hori. Nire bizitzako lehen urteetatik, argazkiek nire oroimena, iragana, historia, naizen pertsona eta hazi naizen ingurunea eraikitzen lagundu dute, irudiek forma ematen diete nire oroitzapenei. Diakene Ouloff herrixkan egin nuen lehen ibilaldian konturatu nintzen hori ere pribilegio bat zela, haietako asko sekula ez baitziren fotografiatuak izan, ez banaka, ez gizarte gisa. Nire esku ez zegoen haien bizi-kalitatea hobetzea, ura eskuragarriago izan zezaten, edo elikadura, hezkuntza eta gure normaltasunaren parte diren beste hainbat pribilegio, baina badago imajinario kolektibo hori, betiko iraunaraziko dien nortasun bisual hori sortzen laguntzea, beraien kulturak, tradizioak eta familiaren historia ezagutaraztea argazkiei esker. Eta hor hasi zen «oroimenerako eskubide» hau sortzen. Azaroan Casamanceko Kultura eta Turismo Zentroaren proiektua ezagutu nuen, eta urtarrilean banituen Senegalera joateko txartelak. Mundua mila zatitan hautsi baino lehentxeago, hamar egun zoragarri eman nituen Mariana, Diop, Luka eta Malick-ekin bizitzen, beraien herrian, etxean, familiarekin, beraien tradizioetatik ikasten eta beraien kulturaren parte izaten. Han denbora gelditu egiten da, pertsonek irribarre egiten dizute haiekin hitzik egiteko gai ez izan arren eta, hasiera-hasieratik, komunitate hartako kide sentitu nintzen. Casamance aske sentitzeko, ezer ez egiteaz gozatzeko leku bat da, eta gero eta gehiago jabetzeko benetako zoriona ez dagoela gauzak edukitzean, baizik eta izan, bizi eta sentitzean. Horiek dira Senegalgo esperientziak utzi zizkidan gauza zoragarrietako batzuk, eta, nolabait ere, itzuli nahi dizkiedanak proiektu honekin, erakusketa honekin eta CASAMANCE: Oroimenaren eskubidea argazki-liburuarekin. Pribilegio hau hurbildu nahi diet leku hartan egon nintzen bitartean egin nituen argazkien bidez. Ikuspegi dokumentaletik ahalik eta gehien aldentzea zen nire asmoa, eta haiek askoz ere modu hurbilagoan, ia familiartasunez, erretratatzea, erakusketa honek intimitatera, eguneroko xehetasunetara eta subjektuen berezkotasunera eraman gaitzan lortuz. CASAMANCE: Oroimenaren eskubidea-rako egindako argazkiak autoeditatutako argazki-liburu batean bilduko dira; liburu hori hiriko hainbat tokitan salduko da, eta CASAMANCE webgunearen bidez. Horrekin, saldutako ale bakoitzeko beste bat helaraziko dugu Diakene Ouloff herrira, herri haren historia eta nortasuna eraikitzen laguntzeko irudiei esker. Hau denboran zehar jarraipena izango lukeen proiektu baten hasiera izatea nahi nuke, noizbehinka Afrikako hainbat lekutara joan eta haiek ere oroimenerako duten eskubidea eraikitzen laguntzeko. Harremenetarako

letempsdescerisesdiary. tumblr. com
@cecilia_ddvyr
www. ekolsenegal. orgErakusketa2020ko abenduaren 16tik 2021eko otsailaren 21era. * Tabakalera eraikinaren ordutegia
Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)
Sarrera doan* OHARRA: Kasu batzuetan, Kutxa Kultur Plazan egiten diren jardueren ondorioz, baliteke erakusketaren zati bat bisitatzerik ez izatea.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak