Kultura Gara

Kultura Gara

Gertaeraren datuak

Antolatu du

eitb.eus

Non

EITB

Noiz

17/03/2020-etik 30/04/2020-era

EiTBko albistegietako kultura arlotik Kultura Gara ekimena jarri da martxan, sortzaileei zuzenduta. Nahi duen sortzaile orok, bere itxieratik, gizartearekin konpartitu nahi duen kanta, obra zatia, sormen-mezu. . . bideo batean grabatu eta sortu dugun kulturagara@eitb. eus helbidera bidaltzea da jardueraren proposamena. Hartara, Kultura Gara ekimenean parte hartzeko, sortzaileak egiten ari den proiektua azaldu dezake, eta zergatik konpartitu nahi duen. Horren ostean marrazki, bakarrizketa, kanta, olerki. . . horren lagin bat grabatu. Audioak berezko balioa duen bideoetan irratietan eskaintzeko helburua dugu, eta albistegietan ematen diren bideoak eitb. eus-en argitaratuko dituzte. Kontzerturik, antzezlanik, emanaldirik. . . ez dagoen une honetan, sortzaileen eta herritarren arteko haria eten dela iritzita, kulturari eskainitako eremu informatiboetan euskal kultura eta sormena ezagutzera ematen jarraitzea da asmoa. - Radio Revolucion taldeak bere energia positiboa zabaldu nahi izan du
- Juan Mari Beltranek txalaparta jotzeko gonbitea egin digu Ttakun 3. 0 programarekin
- 'Baga Biga Higa' abestiaren 'a capella' bertsioa, Demode Quarteten eskutik
- Anne Etchegoyenek 'Xalbadorren heriotzean' abestiaren bertsio polita egin du
- Danteren ''Jainkotiar komedia'' liburuaren zati bat irakurri digu Alessandro Rutak
- Irantzu Lekue margolariak etxean egin duen horma-irudia erakutsi du
- Euskal eszenako gizon eta emakumeek bat egin dute Antzerkiaren Nazioarteko Egunarekin
- Agus Barandiaranek Korrontziren datorren diskoaren lehen doinuak zabaldu ditu
- Jorge Gimenez Bench editoreak Xabier Leteren poema baten irakurketa eskaini digu
- Luzia Goñi bertsolariak hainbat bertso kantatu eta idatzi ditu; Tirapun izan gara
- Kirmen Uribek ere bat egin nahi izan du ''Kultura gara'' ekimenarekin
- La Topadora musika-taldeak bere ekarpena egin du 'Kultura Gara' ekimenean
- Kerobiaren 'Birak', Xabi Bandiniren ahotsean etxeko sofatik
- Huntza taldeko Josune Arakistainek 'Ilusioz bete' gaitu bere etxetik
- 'Atera' kanta eskaini digute Zea Mayseko Aiorak eta Pitik etxetik
- 'Hauskorrak' abestia eskaini digu Pettik bere etxetik
- Kubatik babesa eman nahi izan diote Euskal Herriari, abestuz

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak