En Claves 2024 kontzertu-zikloaren barruan.
Piano-jotzaile txalotuak hasiera ematen dio kontzertu-ziklo berri honi, edizio berri honen izenburuak adierazten dituen imajinario oniriko horietan murgiltzera gonbidatzen gaituen errepertorioarekin. Sentiberatasunez gainezka, honela deskribatu izan da: “ez da bere interpretazioaren akatsgabetasuna bakarrik kontatzen duena, baizik eta piano-jotzaile bati benetan esateko zerbait duela entzutearen inpresioa”. Errepertorioa
Frederic Mompou: Impresiones íntimas
Plany I. Lento cantabile espressivo
Plany II. Andante
Plany III. Gracioso
Pájaro Triste
La barca
Secreto
Frédéric Chopin: Balada nº 1, op. 23
Claude Debussy: Estampes
Pagodes
La soirée dans Grenade
Jardins sous la pluie
L’isle joyeuse
Judith Jáuregui
Donostian jaio zen, eta txikitatik egon da hainbat kulturarekin lotuta. Azken denboraldietan harrera beroa izan du nazioarteko erreferentziazko areto eta jaialdietan, hala nola Madrilgo Auditorio Nazionalean, Bartzelonako Palau de la Musican, Parisko Louvre Auditorioan, Bruselako Flagey-n, Berlingo Konzerthaus-en, Tokioko Suntory Hall-en, Pekingo NCPAn, Bogotako Antzoki Nagusian, Alemaniako Schloss Elmauren, Suitzako Murten Classics-en, Frantziako La Roque d ‘Anthéron-eko Piano Jaialdian eta Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdian.
23/24 denboraldiko konpromisoen artean, nabarmentzekoak dira Cannesko Orchestrerekin, Real Filhamorniarekin eta Radio Televisión Españolako (ORTVE) Orkestra Sinfonikoarekin izandako lankidetza. Gainera, Madrilgo Musika Auditorio Nazionala, Bartzelonako Palau de la Música, Tenerifeko Auditorioa edo Bogotako Antzoki Nagusia bezalako aretoetara itzuliko da. Eta 2024ko udaberrian kaleratuko du Edvard Grieg eta Manuel de Fallaren musikaz osatutako bere disko berria, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoarekin batera grabatua.
En Claves 2024: Judith Jáuregui
Gertaeraren datuak
Antolatu du
bilbaomuseoa.eus
Non
Bilboko Arte Eder Museoa
Noiz
07/06/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.