"Oroimenaren zutabeak", Requena Nozal-en erakusketa

"Oroimenaren zutabeak", Requena Nozal-en erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

fundacionvital.eus

Non

Luis de Ajuria Aretoa

Noiz

10/02/2020-etik 05/03/2020-era

Vital Fundazioaren erakusketa-zentroak (Posta 13-15, Vitoria-Gasteiz) Alzheimerren gaixotasuna, modu batera edo bestera, pairatzen duten pertsona guztien omenezko erakusketa egingo du. Requena Nozal artistaren Oroimenaren zutabeak martxoaren 5era arte izango da ikusgai. Oroimenaren zutabeak lanaren bitartez, Requena Nozalek Alzheimer gaixotasuna jasan duten edo pairatzen ari diren gaixoei eta horien inguruko pertsona guztiei egin nahi die omenaldia, bere amari gertatu zitzaion bezala, artistak zehaztu duenez. Teknika mistoa, akrilikoa, esmaltea eta urre-xafla erabiliz egindako formatu txikiko eta ertaineko 33 lanek osatzen dute erakusketa. Duela bi urte pieza horiek 'Oroimenaren labirintoa' murala garatzeko eta sortzeko proiektua, oinarria eta hasiera izan ziren. Horietan zuriak eta beltzak besteen gainetik daude eta ezereza, hutsunea, adierazten dute, eta oroimenak, judizioa eta arrazoia irudikatzen dituzten espazioak eta formak bereganatzen eta irensten doaz. Erakusketaren gaiari dagokionez, 2017an Planeta saria jaso zuen Javier Sierra idazlearen ustez: "Oroimena oso substantzia bitxia da. Atxikimendu bidez funtzionatzen du. Zerbaitek eragitea edo hunkitzea lortzen badu, gurekin geratuko da. Bestela, murgilduta gauden eguneroko emozioen uholdean desagertuko da". Ildo horretan, erantsi du: "Gizakiak milaka urte daramatza hura finkatzeko tresnak sortzen. Lehendabizi artea asmatu zuen, bere buruaz ez ahazteko. Geroago, idazketa. Gero, argazkia. Eta adierazpen plastiko oro. Baina, oroimenaren benetako misterioa da, gutxien espero denean itzul daitekeela. Eta hori gertatzen denean, gure baitan substantzia ikusezin bezain ahaltsu bat izatearen sentsazio sakona uzten digu. Requena Nozalek badaki, eta labirinto hori eraiki du zuk, bere tolesturak arakatuz, guztiari zentzua eman diezaiokeen oroitzapen galdu hori aurki dezazun. Horrelakoa da artea. Eta oroimena".

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak