Magialdia 2024: "Smile"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
vitoria-gasteiz.org
Non
Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Noiz
22/09/2024
Magialdia 2024 Jaialdiaren egitarauaren barruan. SmileAspertuta zaudela zeure koinatua brokolia goratzen entzuteaz? Faktura eta prezioen igoerak itotzen zaituela? Etxeko txikiekin egiteko ideia dibertigarriak agortu zaizkizula? Har ezazu atseden bat eta zatoz “Smile” ikustera. Ikuskizunak irauten dituen 60 minutuetan zehar zeure arazoak desagertu eta haien lekuan sekulako irribarrea agertuko zaizu. Ezinezkoa eta dibertigarria den zerbait ikusten dugunean marrazten zaigun irribarre horietako bat alegia. Zin dagizut!Asier Kidam magoa1984an Gasteizen jaioa, 7 urterekin hasi zen magiarekin interesatzen, eta 10 urterekin egin zuen bere lehen emanaldia mago gisa. 17 urterekin, Espainiako Ilusionismo Elkartean sartu zen, eta bi urte geroago magia bere ogibide bihurtu zen. 2. 500 emanaldiz gora eginda, telebistan, antzokietan eta Iker Galartzaren Gure Zirkua zirkuaren biran aritu da lanean. Horrez gain, Mercedes eta BBK bezalako enpresekin kolaboratu du, antzerki-lanetan parte hartu du, eta ekitaldi publiko ugari aurkeztu ditu, bere ibilbidea mago profesional gisa sendotuz. MagialdiaMagialdia Estatuko jaialdirik zaharrena da; 2024an, bere hogeita hamaseigarren edizioa ospatzen du, eta mundu mailako magia arloan erreferentea da. Magialdiaraba-rekin batera, zeinak Araba osoan magia ikuskizunak eta tailerrak eskaintzen dituen, jaialdiak 23 eguneko programazioa hartzen du. Edizio honetan, Izaskun Arrue Kulturgunearekin lankidetza bat abiatzen da, euskarazko magia ikuskizunak programazioan sartzeko, eta horrela, euskaltzaleentzako eskaintza handituz jaialdiaren barruan. Sarrerak astebete lehenago salgai.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.