"Erradikalak ginen"

"Erradikalak ginen"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

larrabetzu.eus

Non

Hori Bai Gaztetxea

Noiz

15/11/2020

- Ekitaldi guztietarako aurrez izena eman behar da: kulturbilgunea@gmail. comErradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. "Neska gazte promesa" etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio. FITXA TEKNIKOA- Partaideak: Ane Labaka (bertsolaria), Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria)
- Nori zuzendua: Helduei
- Iraupena: 70 minutu

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak