Egin Leku! deialdiko bigarren kontzertua izango da Aitor Regueirorena. Aitor Regueiro 1996an jaiotako bakarlari Oñatiarra da. Euskarazko kanta oxigenatuak eta hizki katramilatsuak egiten ditu 2017tik. Gaur egun bere lehengo LPa izango dena prestatzen dihardu kantu berriak egiteko gogoak galarazten badio ere. Ekimen honek Musikari – Euskal Herriko Musikari Elkartearen laguntza jasotzen du. GONBIDAPENAK:Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake. Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira; horretarako jarduera baino astebete lehenago irekiko da aukera:1. Bibe plataforman
2. Telefonoz eskatuta (615. 986. 832), 10:00etatik 12:00etara
3. oihaneder@oihaneder. eus helbidera idatzita: *E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte. **Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
4. *E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
5. **Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau. *Gonbidapenak agortu arte. OHARRAK:- Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
Egin Leku!: Aitor Regueiro
Gertaeraren datuak
Antolatu du
oihaneder.eus
Non
Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)
Noiz
05/11/2020
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.