"Hizkuntzei aplikatutako adimen artifiziala eta euskara"

"Hizkuntzei aplikatutako adimen artifiziala eta euskara"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

iak.eus

Non

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia

Noiz

29/10/2024

Azken urteotan, hizkuntzarekin lotutako adimen artifizialaren gaia puri-purian dago, hizkuntza- eta hizketa-teknologiek aurrerapen izugarria izan baitute. Adimen artifizial sortzailea deritzon azken olatuko sistemek testuak sortu eta galderak erantzuteko ahalmen harrigarria dute; eta lehenago ere, azken bospasei urteetan edo, itzulpen automatikoa, hizketaren ezagutza edo hizketaren sorkuntza bezalako teknologietan jauzi handia eman da. Eta euskara ere hor dago, lehen lerroan egoteko borrokan. Saio honetan, Elhuyarren Orai NLP Teknologiak zentroan hizketa-teknologien arduradun den Igor Leturiak azalduko digu adimen artifizialak eta hizkuntza- eta hizketa-teknologiek nola funtzionatzen duten eta zein garapen izan duten historian zehar, ezagutuko dugu hauetan euskararen gaur egungo egoera zein den aplikazio errealak ikusiz eta adibide praktikoen bidez, eta teknologion arriskuen eta aukeren inguruan hausnartu ahal izango dugu. Igor Leturia Azkarate hizkuntza Teknologietan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, “The Web as Corpus of Basque” tesiagatik. Urteetan, testu-corpusak izan da bere ikerketa-arlo nagusia, eta, bereziki, webaren erabilera corpus iturri gisa. Azken urteetan hizketa-teknologietan aritu da: ASR edo hizketa-ezagutzari dagokionez, Adituren garapena gidatu du, euskarazko transkripzio/azpititulazio eta itzulpen zerbitzu automatikoa; TTS  edo hizketa-sintesiaren arloan, euskarazko TTS teknologia neuronalaren sorkuntzan parte hartu du; eta horrez gain, bikoizketa eta zuzeneko azpititulazio proiektuak ere zuzentzen ditu edo ari da lanean. *Doan edukiera bete arte.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak