Haurrentzako ekitaldien udako egitaraua, Muskizen

Haurrentzako ekitaldien udako egitaraua, Muskizen

Gertaeraren datuak

Antolatu du

muskiz.org

Noiz

29/06/2020-etik 17/07/2020-era

Covid-19aren ondorioz udalekuak bertan behera geratu direla eta, 8 urtera arteko umeentzako beste jarduera batzuk antolatu ditu Muskizko Udaleko Gazteria Sailak, uztailean aurrera eramateko, hain justu ere, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan. Udako egitarau berezi hau Muskizko Meatzari Aretoan eskainiko da, betiere osasun gomendio guztiak betez. Maskarak erabiltzea ezinbesteko baldintza izango da, eta aforoa mugatua izango da uneoro; era berean, 6 urtetik beherako umeak heldu batekin joan beharko dute. Etxeko txikienek zineaz, antzerkiaz edo magiaz gozatzea da egitarau berezi honen helburua. Datorren ekainaren 29an ipiniko da abian egitarau hau, zehazki, egun horretan, magia ikuskizun bat eskainiko da, 12:00etan; uztailaren 1ean, 11:00etan, film bat ipiniko da: Klara y el ladrón de manzanas; uztailaren 3an, antzerkia: “Azken Balea”. Hurrengo astean, uztailaren 6an eta 8an, zinea ostera ere; 10ean, ipuin-kontaketa: “Lur Planeta Maite Zaitut”; 13an eta 15ean, bi film gehiago; eta 17an, 12:00etan, antzerkia berriro ere. Egitaraua (PDF 2,4MB)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak