"Musika dibertigarria da" 2024: PERKUSBIKA ? PERKUSIO-MUNDUA

"Musika dibertigarria da" 2024: PERKUSBIKA ? PERKUSIO-MUNDUA

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Bilboko Udala

Non

Bertendona Institutua

Noiz

03/05/2024

Apirilaren 19tik aurrera, Bilboko Udalak “Musika dibertigarria da - La música me divierte” kontzertu didaktikoen zikloaren beste edizio bat bultzatuko du, musika-arloan publiko berriak sortzera bideratutako programa. Kontzertu guztiak Bertendona Institutuan eskainiko dira. Kontzertuak apirilaren 19an eta 26an eta maiatzaren 3an eta 10ean (ostiralak) izango dira 19:00etan, eta maiatzaren 11n (larunbata), 18:00etan. Programan hainbat musika-taldek hartuko dute parte, Bilboko herritarren artean musikarekiko zaletasuna sustatzeaz gain, herritarrengana musika klasikoa eta hainbeste ezagutzen ez diren beste estilo batzuk hurbiltzeko helburuarekin. Ostiraletako kontzertuetarako sarrerak 5 euroko kostua izango dute eta maiatzaren 11koak, larunbata, haurrentzako izango denak 3 eurokoa. PROGRAMAApirilak 19, ostirala, 19:00etan. DOLMEN ENSEMBLE haize-boskotea – SUSTRAIAKIbon Ariznabarreta, zeharkako txirula; Mikel Albistur, oboea; Eider Garcia de la Torre, klarinetea; Aitor Gullon, fagota; eta Asier Urreta, tronpa. Boskoteak folklorean eta sei konpositore handiren sustraien ezaugarri den herri musikan oinarritutako soinu-esperientzia eskainiko du. XIX. mende amaierako Vienako kulturak, Estatu Batuetako Erromantizismoak eta neoklasizismo frantsesak aretoa beteko dute beren notekin. Apirilak 26, ostirala, 19:00etan. Lorena Ferreiro sopranoa eta Iñaki Belasko pianoan – BELLE ÉPOQUEREN ERARAKanturako eta pianorako errezitaldi honek herritarrak XX. mende hasierako Parisko musika-girora hurbilduko ditu, areto-musikarekin, kafe-antzokiarekin eta kabaretarekin. Maiatzak 3, ostirala, 19:00etan. PERKUSBIKA – PERKUSIO-MUNDUAVicent Zaragoza eta Elur Arrieta. Bikoteak errepertorio bat eskainiko du, ahotsez eta perkusioz interpretatutako abesti tradizionaletatik hasi eta XX. mendeko lanetaraino, familia horretako instrumentuetarako idatziak. Maiatzak 10, ostirala, 19:00etan. JOSHUA EDELMAN QUINTET - JAZZ AFROLATINOAJoshua Edelman pianoan, Adrian Zarrabeitia tronboian, Loisel Machín kontrabaxuan eta Richard Pacheco eta Fabian Reyes perkusioan. Aurkeztuko duten proiektua jazzak komunikatzeko duen boterearen metafora bat da, kultura eta belaunaldi anitzeko elkarrizketa, musikarien arteko ulermena, errespetua eta elkarrizketa sinbolizatzen dituena. Maiatzak 11, larunbata, 18:00etan. DOLMEN ENSEMBLE haize-boskotea – PEDRO ETA OTSOAIbon Ariznabarreta, zeharkako txirula; Mikel Albistur, oboea; Eider Garcia de la Torre, klarinetea; Aitor Gullon, fagota; eta Asier Urreta, tronpa. Kontzertua haurrentzat eta familientzat da, eta Serguéi Prokófievek konposatutako ipuin musikal ospetsua eskaintzen du. SARRERAKSarrerak esteka honen bitartez eskura daitezke. Gutxienez sarreren %20 aretoan bertan eskuratu ahal izango dira kontzertua hasi baino ordubete lehenago

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak