Bertso Eguna 2021 - Iruñea

Bertso Eguna 2021 - Iruñea

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Bertsozale

Non

Gayarre Antzokia

Noiz

13/02/2021

OTSAILAK 13 - IRUÑEA

Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira ariko dira kantuan; Ainhoa Larretxea izango da gai jartzen.

-- Urtarrileko ohiko hitzorduaz gainera, antzerako beste bi saio antolatuko ditugu. Plaza biziberritzeko apustuaren parte izango dira; eta ez bakarrak. Hiru hitzorduetarako sarrerak eskuragai daude jada www. bertsosarrerak. eus atarian. 2020ak egun bat gehiago izan du egutegian, baina egun gutxiago utzi dizkigu bertso plazan. Pasa den astean aipatu bezala, pandemiak eragina izan du bertsolaritzan: tartean, saio ugari bertan behera geratu dira, eta Bertsozale Elkarteak bertso plaza hauspotzen jarriko du indarra bereziki datozen hilabeteetan. Jomuga horrekin antolatu ditugu Bertso Egunak. Hiru izango dira datorren urtean: urtarrilaren 30ean egingo da lehena Hazparnen (Lapurdi); otsailaren 13an, Iruñean (Nafarroa); eta hirugarrena, martxoaren 27an, Getarian (Gipuzkoa). Saio hauetarako sarrerak eskuragai daude jada www. bertsosarrerak. eus atarian. --Pandemia aroak ere ekarri du berrikuntzarik: ahalik eta zale gehiagorengana iritsi asmoz, bertatik bertara jarraitu ahal izango dira saioak, baina baita Internetez ere, www. bertsoa. eus atariaren bidez. Modu baterako zein besterako sarrera erosi behar da aurretik, baina ezberdinak izango dira, beraz, adi www. bertsosarrerak. eus atarian txartela aukeratzerakoan: 12 euro balio ditu aretorako sarrerak, eta 5 Internetekoak. Bazkideok merkeago lortu ahal izango dituzue (10 eta 3 euroren truke, hurrenez hurren), eta gazteek ere deskontua izango dute. Sarrerak, lehenago bukatzen ez badira, egunera arte egongo dira eskuragai Hazparneko saioaren kasuan; bezperako egunera arte Iruñekoari dagokionez; eta Getariako saioaren sarreren salmenta hitzordua baino astebete lehenago itxiko da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak