BBK Sala Etxean: "Moby Dick"

BBK Sala Etxean: "Moby Dick"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

salabbk.bbk.eus

Non

BBK Aretoa

Noiz

15/04/2020

BBK Sala Etxean ekimenaren barruan, BBK Salak “online” kontzertuak eta umorezko ikuskizunak programatu ditu zuzenean, konfinamendua arintzeko eta euskal kulturaren sektoreari laguntzeko. BBK Salaren webgunean, sare sozialetan eta Telebilbao katean ikusi ahal izango dira emanaldiok:- www. salabbk. eus
- TeleBilbaoApirilak 10: Moby DickMoby Dick 6 urtetik aurrerako ikusle guztientzako ikuskizuna da. Bertan, literatura unibertsaleko artelan honen handitasuna nolabait islatzen saiatu gara. Eleberria osorik eszenaratzen ahalegintzea, izan ere, zentzugabea eta handizaleegia izango litzateke. Hala ere, jolas egin eta gure imajinazioa martxan jartzeko aukera paregabea dugu, gure gazteak itsasoaren, kaxaloteen eta pertsonaien gorabeheratan murgiltzeko. Hori guztia ikusi ahalko du ikusleak elementu eszenikoak, erritmoa, umorea, musika, aktoreen lana eta Melvilleren hitzak lagun.
Ismael Pekoden ontziratuko da, Acab kapitainaren balea ontzian. Bidaian zehar, itsasoko bizimoduaren plazerez gozatuko du, lagunak egingo ditu, eta balea mota desberdinak identifikatzen ikasiko du. Baina, Acab kapitainak balea zuria harrapatzea baino ez du izango buruan eta obsesio horrek hondamendira eramango ditu bai Pekod, bai eta tripulazioa ere. - Zuzendaria: José Carlos García
- Zuzendari laguntzailea: Ana Peres
- Aktoreak: Aritza Rodríguez, José Cruz Gurrutxaga, Eriz Alberdi
- Musika zuzendaritza, konposaketa eta bibolina eszenan: Fran Lasuen
- Soinu txikia eskenan eta "Moby Vals" abestia: Unai Laso
- Argiak: Javi Ulla
- Eszenografia, diseinua, errealizazioa eta attrezzoa: Javi Tirado
- Egitura: Eskenitek
- Jantziak. Diseinua eta errealizazioa: Ikerne Jiménez
- Ekoizpena eta zuzendaritza artistikoa: Alex Díaz

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak