"Rope"

"Rope"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

baluarte.com

Non

Baluarteko terraza

Noiz

16/07/2020

Iragan 2014ko udaran abian jarritako "RoofTop Cinema" zikloa Baluarteko terrazara uztailean itzuliko da ondoz ondoko zazpigarren urtez, Nafarroako Filmotekaren eta Baluarteren eskutik. Aurten, saio-kopurua handitu da: guztira, 5 emanaldi izango dira, eta haietan protagonistak zeru-goien inguruan ibiliko dira; altueran babes hartzen duten bizilagunak, beren tentaldiei, pasioei, abenturei edo beren bizitzei zentzua aurkitzeari amore emateko. Bost kontaketa bildu dira, genero desberdinetakoak, garai desberdinetakoak eta begirada askotarikoekin kontatuak. Zinemaren historiako maisu ospetsuek (Hitchcock, Wilder) izenpetutakoak batzuk, kontalari bikainek (Clayton, Zemeckis) edo zinemagile hasiberriek eta ezagutu egin behar ditugunek (Mádl). Emanaldiak 22:15ean izango dira. Filmak jatorrizko betsioan eskainiko dira, gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrerak 6 euroan eta emanaldi guztietarako abonamendua 25 euroan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www. baluarte. com webgunean. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Uztailak 16 (osteguna), 22:15: Rope (1948, Soka euskaraz)Zuzendaria: Alfred Hitchcock
Gidoia: Arthur Laurents, Hume Cronyn
Argazkiak: Joseph Valentine, William V. Skall (K)
Musika: Leo F. Forbstein
Antzezleak: James Stewart, John Dall, Farley Granger, Cedric Hardwicke, Joan Chandler, Douglas Dick, Constance Collier, Dick Hogan
Iraupena: 80 minutuBi ikasle bizi diren atikora ikasturte-amaierako jai antzeko bateko gonbidatuak iristen joango dira. Beldur handiena eragiten dien gonbidatua, ordea, haien tutore eta irakaslea da, kriminologo zuhur eta azkar bat, krimen perfektua ez dela existitzen esaten duena, nahiz eta haiek kontrakoa frogatzeko asmoa duten. Hain zuzen ere, bera iristearekin batera gero eta handiagoa izango da gazteen tentsioa eta urduritasuna. Eta ez da gutxiagorako: gorpu bat daukate sartuta afarirako mahai moduan erabiliko duten kutxan. Filma Hitchcocken esperimentalenetako bat da eta "aktoreen zerrendako izen handiekin lan egiten zuzendari batek egiteko asmoa izan duen esperimentu interesgarrienetako bat", filmatzeko teknika arrunt gehienak alde batera utzita, eszena luze jarraiak ahalbidetzeko, plano-sekuentzia esaten zaienak. Agertoki bakar batean filmatu zen, kredituko tituluak erakusten direnean ikusten den kaleko kanpoko eszenaz gain. Kamera-mugimenduak kontu handiz planifikatu ziren eta ia ez zen ondorengo aldaketarik izan muntatzean. Hitchcockek koloretan filmatu zuen lehen filma ere izan zen.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak