BIdeOtik 2020

BIdeOtik 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

azkunazentroa.eus

Non

AZ Azkuna Zentroa

Noiz

04/02/2020-etik 25/03/2020-era

Azkuna Zentroko bideo-sorkuntzako BideOtik programak eboluzionatzen jarraitzen du; oraingoan, lehenengo aldiz deialdi publiko bat dakarren formatu berri batekin. Horren bidez, bestelako ikus-entzunezko narratibak bila daitezke, eta hemen nahiz nazioartean sortutako proiektuen balioa azpimarratu. 2019ko urriaren 25etik abenduaren 22ra bitartean, hemengo eta nazioarteko artisten eta bideo-sortzaileen 300 lan baino gehiago aurkeztu dira; horien artean hautatu dira astez aste zortzi saiotan proiektatuko diren 14 aleetako batzuk. BideOtik espazioak barne hartu nahi dituen sorkuntza-lanek izaera esperimentalagoa eta bereizgarriagoa dute, ikus-entzunezko lexikoan erregistratzen eta irudikatzen duten bestelako moldeek baino. Hori dela eta, lanak hautatzeko garaian bereziki aintzat hartu dira 2017az geroztik garatutakoak, kontu errealei buruzko zinemari eskainiak, ikuspegi estetiko batetik eta ikus-entzunezko praktika garaikidetik sortuak, besteak beste esperientzia pertsonalekin, biografiekin, bizi ibilbideekin eta bizi historiekin lotutako gaiak jorratzen dituztenak Film dokumental luzeak eta laburrak dira, eta horien artean fikziozko filmak daude, biopic-ak eta familia historiak; horietako zenbait opera primak. Programa honen helburua ikus-entzunezko sormen, arte eta kultura sorkuntza bistaratzea da, kultura eta gizarte mailan sortzeko, gogoeta egiteko eta eraldatzeko tresna bezala, mugitzen diren irudien eta arte digitalaren bitartez hizkuntza berriak erabiltzea sustatuz. Orobat, ikusleen eta sortzaile horien artean elkar topatzea bilatzen du. Horrenbestez, ikus-entzunezko sorkuntzaren eta gizartearen artean elkarrekin lotutako espazio moduan aurkezten dira saio hauek; egile bakoitzak bere pieza aurkeztuko du, eta ikusleekin bere proiektuko prozesuak partekatuko ditu. Deialdi publikoaren bitartez hautatutako dokumentalak nahiz komisariatuak erakutsiko ditugun programa hau otsailaren 4an hasiko da, eta martxoaren 25ean amaituko da, Oskar Alegria euskal zuzendariaren azken lan luzearekin: Zumiriki izeneko film luzea izango da ikusgai.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak