Eriz Magoa: "Emozioen magia"

Eriz Magoa: "Emozioen magia"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

muskiz.org

Non

Meatzari Aretoa

Noiz

29/06/2020

Udako egitarau berezi hau Muskizko Meatzari Aretoan eskainiko da, betiere osasun gomendio guztiak betez. Maskarak erabiltzea ezinbesteko baldintza izango da, eta aforoa mugatua izango da uneoro; era berean, 6 urtetik beherako umeak heldu batekin joan beharko dute. Etxeko txikienek zineaz, antzerkiaz edo magiaz gozatzea da egitarau berezi honen helburua. Ongi etorri Eriz Magoaren mundu zoragarrira, non fantasia eta errealitatea elkartzen diren. Magiak eta umoreak bat egiten duten ikuskizun honetan, umeek fantasia eta errealitatearen arteko fusioak sortutako emozioekin gozatzeko aukera izango dute.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak