Laburbira ekimena Bizkaian izango da asteburuan

Laburbira ekimena Bizkaian izango da asteburuan
Laburbira ekimenaren XXI edizioa Euskal Herriko 35 herritara helduko da, apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean. Asteburu honetan, Bizkaian izango da, zehazki, Maruri-Jataben eta Igorren.

Laburbiraren aurtengo edizioa apirilaren 12an abiatu zen Bergaran, eta maiatzaren 12an amaituko da, Markina-Xemeinen. Tartean makina bat herri bisitatuko ditu ekimenak honako film hauek eskaintzeko: Dena asmatuta dago (Jone Arriola), Katalinaren Zoria (Guillermo Ordás), Erro (Amaia Lejarreta), Babesa (Ander Iruretagoyena), Mundu Berri Bat (Mikel Alvarez), Zirrara (Ane Cuesta), Talkak (Ilune Diaz Eta Jordi Nuet) eta Betizu Buru (Ander Iriarte).
Eduki zein estiloz denetariko lanez osatua dago aurtengo eskaintza, herritarrei euskal sortzaileen lanez gozatzeko aukera emango diena. Gainera, hainbat emanalditan zuzendariekin solasaldiak ere antolatu dira.

Laburbiraren XXI. edizioaren gaineko informazioa, hemen.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak