Barre egin, baina euskaraz

Barre  egin,  baina  euskaraz
Oihaneder Euskal Etxeak  Irri Barra Gauak zikloaren azken saioa hartuko du gaur. Uztailean, abuztuan eta irailean izan dira ekimen horretako saioak. Aurten, egoera bereziak behartuta, izena eman beharko da aldez aurretik eta distantziak bermatuko dira ekitaldietan.

Irri Barra Gauak jaialdiko azken saioan, hirugarrenean, Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Ismael Pereira batuko dira Inpro-Komeryak izeneko saioa burutzeko.

Oihaneder guneak honela deskribatu du gaurko hitzordua: “Proposamen berri, berritzaile eta beharrezko batekin datoz hiru aktoreak. Hori asko esatea dela pentsatuko du batek baino gehiagok, baina haiek horrela ikusten dute argi eta garbi, eta horren aldeko apustua egin dute. Izenburuan bertan igarri daitekeenez  inprobisazio ikuskizun bat da eta umorezkoa, komeryak hitz joko horrek adierazten duen moduan. Inprobisazio ikuskizunak ez dira  berriak, badakigu. Berria dena euskara hutsez aurkeztea da. Euskal umorearen barruan ez dago horrelakorik, eta gure uste apalean ezusteko bikaina izango da Euskal ikusleentzat. Baditugu ahozko inprobisatzaileak, onak eta ugariak, eta ezagun da nola erantzuten duen jendeak horien aurrean, lau urtero BEC delakoa bete beteta egotea horren adierazle”.

Barre egin nahi baduzue,…. .