"Gorria"

"Gorria"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Gasteizko Udala

Non

Aldabe Gizarte Etxea

Noiz

05/03/2021

Gorria ikuskizuna Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren eta Miren Amuriza bertsolariaren arteko elkarrizketa artistikoa da. Bi adierazmoldeek dute xede berdina: artisten arteko topagune izatea. Ikuskizunaren bitartez, artista bakoitza dantzan eta solasean ibiliko da bere hizkuntzan, kode partekatuak eraikitzen, kopla oinarri hartuta. Kolore gorria da artistek gatazka indibidual eta kolektiboei buruz hitz egiteko darabilten hari gidaria (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desioa…). Gitarra eta perkusioa izango dituzte ondoan, baita antzezpen puru bezain zaindua ere. Ikuskizunaren iraupena ordu eta laurdenekoa da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak