Organorako Musika Nafarroan Zikloa 2024: Cristina Alís

Organorako Musika Nafarroan Zikloa 2024: Cristina Alís

Gertaeraren datuak

Antolatu du

culturanavarra.es

Non

Karitateko Andre Mariaren monasterioa

Noiz

05/10/2024

2024ko Organorako Musika Nafarroan Zikloaren barne. "XIV. mendearen hasieran iritsi zen iberiar penintsulara Ars Antiqua deituriko arte musikala, zeina aitzineko mendean Parisen sortua baitzen. Indartsu sartu zen, iberiar penintsulako eskuizkribu gotiko garrantzitsuenaren bidez: Las Huelgasko Kodizea. Izan ere, eskuizkribu hori Las Huelgasko errege monasterio zistertarrean kopiatu zuten. Gaztelako Alfonso VIII. ak eta Leonor Plantagenetek sortu zuten, familia nobleetako emakumeendako monasterio izan zedin; hala, hango mojek bizitza erlijiosoa zuten, baina, horrekin batera, jauregiei dagozkien abantailak zituzten, haien estatusa zela eta. Abantaila horien artean zegoen Ars Antiqua estiloko obra polifoniko paristarren aberastasun musikalaz gozatu ahal izatea. Lan horiek hagitz kalitate handiko poesia musikatua jasotzen zuten. Konposiziorako erabilitako teknikek erakusten dute bereziki zaintzen zituztela egitura, testurak, testuartekotasuna, erritmoa eta mistizismoa. Konposizio horien fruituak erabateko artelanak dira; bistan da adimen distiratsuak izan zirela testu erlijiosoen mezuak halako forma eta konplexutasunez harrapatu zituztenak. Programa honek Las Huelgasko eskuizkribu musikalean jasotako obren aniztasuna erakutsiko du; Erdi Aroko organo eramangarrian joko dira, musika tresna hori puri-purian baitzegoen garai hartan iberiar penintsulan. Tulebrasko Karitateko Andre Mariaren monasterioa 1147. urtean sortu zen, eta harrezkero bere jarduerari eutsi dio etenik gabe. Las Huelgasen kodizea kopiatu zuten garairako, bazen Tulebrasen komunitate monastiko zistertar bat, Las Huelgasko monasterioaren ordena bera. Horixe bai garaien eta egoeren elkartze zoriontsua. "

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak