"Usurbil Museo Irekia Bisita Gidatuak"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
usurbilkultura.eus
Noiz
08/06/2024-etik 23/06/2024-era
Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz, bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan. . Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak nonahi izango dituzu zure begiradaren zain. Gida baten laguntzaz ezagutu ahal izango dituzu artelan guzti hauek ordubeteko bisita gidatuan. Sutegitik abiatuta. Prezioa: 3€ (18 urtez beherakoek doan)Eskudirutan ordainduko da bisita gidatua hasi baina lehenago. Gehienezko bisitari kopurua: 14Izen-ematea: https://650usurbilbizi. eus/agenda/Telefonoa: 747 485 140turismoa@650usurbilbizi. eus
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.