"Chillida: Arkitektura posibleak Telefonica Bilduman"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
tickets.museochillidaleku.com
Non
Chillida Leku
Noiz
26/09/2024
Beatriz Matos arkitektoak hitzaldi hau emango du Chillidaren obraren harremana arkitekturarekin gaia landuz. Chillidaren obra oso arkitektonikoa da, ez bakarrik izenburuengatik, bereziki piezen barruan ezkutuko espazio hutsune baten bilaketarengatik baizik ". . . kanpoko aldeko bolumen positiboen ondorio eta aldi berean jatorri". Barruko espazio intimo eta askotan ia ikusezina kanpoko bolumenaren plano berean jartzeko zuen interesa oinarrizko auzia da: barruko aldeak, obraren hasiera bezala, bere eskultura arkitekturaren xedearekin bateratzen ditu ikusgai dauden formak (positiboak) barruko espazioak sortzeko beharretik jaiotzen baitira. Telefónica Bildumako obrek agerian jartzen dute batik bat arkitekturarekiko harremana. Juan Sebastian Bachen etxea eta Hokusairen etxea adibide argiak dira, baina Downtown edo Topos izenburuko serieek ere toki zehatzen eraikuntza ekartzen dute gogora. Beatriz MatosBeatriz Matos arkitektoa da, eta 1985an Alberto Martínez Castillorekin batera Matos Castillo Arquitectos bulego profesionala sortu zuen. Doktorea da Madrilgo Unibertsitate Politeknikotik "Chillida. Arquitecto" tesiarekin. Irakasle gonbidatua izan da hainbat Arkitektura Eskolatan: Valencia (ETSAV) 2004, Lima (Ricardo Palma Unibertsitatea) 2004, Alcalá de Henares 2004, Universidad de Navarra 2005, Liechtenstein (Institut for Architectur und Raumplanung) 2006. Sari ugari jaso ditu bere lanarengatik, eta haien artean Prado Museoko Accésit, Europan II, Euskadiko Teknika Museoa, Erreginaren Parke Kasinoa, Son Serverako Merkatu eta Musika Eskola. . . Bere lanak hainbat nazioarteko eta estatuko hainbat aldizkaritan argitaratu dute.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.