"Jule"

"Jule"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kultura.errenteria.eus

Non

Beraungo udal pilotalekua

Noiz

02/01/2021

Eraikuntza bat eraistear eta bertako biztanle batek handik ateratzeari uko; izan ere, ametsa, edo hobe esanda, hainbat amets bete gabe ditu oraindik. Eraikuntza-lanetako zaindaria, aldiz, familia ezaren hutsuneak jota, ametsetan ernai; eta neskatoak, bilobak, familia zeharo ahaztuta, dagoeneko ametsetan ere ez daki. Konpondu beharreko katramila edo eta amets egiteko aukera paregabea; galdutako maitasuna berreskuratzeko eta ametsak gogoz amestu behar direla sekula ez ahazteko aitzakia, direnak direla ere eta ezinezkoak diruditen arren. Amestu dezagun beti gogoz, begiak zabalik eta ernai. Familia osoari zuzendutako kale-ikuskizuna da Jule. Lan honetan umorea, fantasia, irudimena eta publikoarengana hurreratzeko Hortzuma Teatroaren modu berezia nabarmen ageri dira. Sarrerei buruzko informazioaBi saio: 12:00etan (sarrerak) eta 17:00etan (sarrerak).

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak