Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Hegoak"

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Hegoak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.vitoria-gasteiz.org

Non

Félix Petite Antzokia

Noiz

23/11/2024

Gasteizko 2024ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan. Garbiñe Insausti, kantari eta aktore hernaniarra, eta Iñaki Salvador pianojole ezaguna batu dira oraingoan, Hegoak kontzertua eskeintzeko. Ikuskizuna, bidaia musikal eta emozional bat izango da. Hegazti errarien moduan, hegoak izango ditugu lagun, beste leku, hizkuntza eta kantuetara iristeko, haiek ezagutu eta geureganatzeko asmoz. Eta baita hegoak ere, sorterrira bueltatu eta bertakoak, hemengoak, gogoratu eta maitatzeko. Laboa edo Imanolen eskutik ezagunak egin diren gure euskal kantuekin batera, Edith Piaf, Jaques Brell, edo Kurt Weill bezelako artista haundien melodiak ere bisitatuko ditugu emanaldian zehar.

Hegoak, ez da kontzertu hutsa. Proposamen oso teatrala dugu, non Lorca edo Pessoa bezalako idazleen testu laburrak ere lekua izango duten, kantu eta autoreei ligatutako gogoeta eta istorio txikiak ere tartea izango dutelarik.

Gainera, gonbidatu berezi bat izango dugu: Maider Zapirain biolontxelista. Gau bereziagoa izango da, izan ere, Hegoak ikuskizuna dakarten abestien diskoaren aurkezpena izango da, eta plataforma digital eta denda fisiko guztietan entzun ahal izango da. Konpainia: kulunka teatro

Zuzendaritza: Garbiñe Insausti

Ahotsa: Garbiñe Insausti

Pianoa: Iñaki Salvador

Biolontxeloa: Maider Zapirain

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak