Donostiako Aste Nagusia 2024: Gero Axular Dantza Taldea
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Donostia Kultura
Non
Konstituzio Plaza (Donostia)
Noiz
13/08/2024
Donostiako Aste Nagusia 2024. Harrigarria badirudi ere, 20 urte igaro dira Axular Lizeoko guraso talde batek, euskal dantzako eskolen jarraitutasunaz arduratuta, Gero Axular Kultur Taldea sortu zuenetik. Arrazoi honengatik, emanaldi honetarako, Gero Axular taldeak euskal dantza tradizionalaren errepertorio berezi bat hautatu du. Taldearen XX. urteurrenaren ospakizuna aukera paregabea iruditu zaigu taldearen jantzi, musika eta dantza kuttunenak Konstituzio Plazara hurbiltzen direnei eskaintzeko. Alde batetik, nazioarteko folklore jaialdietan harrera ezin hobea izan ohi duten Nafarroako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Zuberoako dantza sorta bat eskainiko dugu. Horrez gain, gure zuzendari artistikoa den Juan Luis Unzurrunzagak berariaz prestatutako koreografia batzuk ere eskainiko ditugu, Ohiko moduan, Donostiako Aste Nagusia euskal doinuz eta kolorez alaitu eta, era berean, euskal kulturaren aldarria egiteko festa gune nagusienean.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.