Azaroaren 25ari lotuta Itaiak antolatutako hitzaldiak jende ugari bildu du

Azaroaren 25ari lotuta Itaiak antolatutako hitzaldiak jende ugari bildu du
Urola Erdiko Itaia emakumeen antolakunde sozialistak azaroaren 25aren bueltan antolatutako jardunaldien bigarren eta azken hitzaldia eskaini zuten atzo, zapatua, Azpeitiko Gaztetxean. Joan zen astean “jai eredu kapitalista eta indarkeria matxista” izan zituen hizpide Itaiak Azkoitiko Elkargunean eskainitako solasaldian. Atzoko saioan, aldiz, “antolatzeak duen garrantziaz” aritu ziren. 17:00etan hasita, Indarkeria matxistari aurre egiteko antolakuntzaren beharra hitzaldia eskaini zuten Urola Erdiko Itaiako kideek, eta jende ugari bertaratu zen solasaldira.