EMAKUMEA eta GIZONA bikote dira aspalditik. Gaur EMAKUMEA aztoratuta iritsi da etxera. Amarekin telefonoz hitz egin du eta beraiekin bizitzera datorrela ulertu dio. Uste du hori dela bere egonezinaren arrazoi eta etxera iristean, GIZONARI kontuak eskatzen hasiko zaio. Hau ere ez dago bere onenean, ordea. Egun handietarako erabiltzen duen gorbata berdea aurkitzen saiatzen ari da eta urduri dago. Are urduriago EMAKUMEAK berea den pijama soinean duela jantzita ikustean. Joan egin behar du, baina ezerk ez dirudi lekuan. Etxea aldrebestuta izateaz gain, badirudi bizitza dela aldrebestu zaiena. Emakumea normaltasunera itzultzeko borrokan ari da, baina lur azpian hondoratzen ari dela sentitzen du eta eusteko moduan daukan esku bakarra amarena omen. Emakumeak, ez du nahi eta uko egiten dio hori hórrela izateari. Nahiago lur azpian bizi azal lodiko sator bihurtuta amarekin baino.
Kontakizunean zehar egoera komikoak, absurduak edo surrealistak txandatuz ibiliko dira, pertsonaien iraganaren, orainaren edo etorkizunaren artean biziko den narrazio hautsia eraikiz. EMAKUMEAK bere mamuen aurka borrokatu beharko du, amarekin izandako harremana gogora ekarriz eta haurtzaroko beldurrak eta iraganeko minak agerian utzita. Bien bitartean, AMAren presentziak ukitu absurdo eta baita magikoa ere erantsiko dio amatasuna, zaintza eta maitasunari buruz hitz egiten duen tragikomedia absurdo honi. "
"Amaren gaia zilbor heste luzea da, kilometrikoa, sekula egunerokotasunik galtzen ez duen gaia. Esaerak dio, gainera, ama bakarra dela munduan, baina nik ama bakoitza mundu bat dela pentsatu nuen paper zuriaren aurrean jarri nintzenean.
Nire zuzendari NIA eta gainontzeko NI GUZTIAK, idazle, aktore, kudeatzaile, emakume, ume, ama, sorgin, animali. Denak aurrez aurre jartzeko aukera eder bat bezala bizi izan dut idazketa sormen prozesu hau. Emaitza: ZORRETAN / MI DEUDA: 35 urte luzeen ondoren beldurrei aurre eginez, gogoei erabateko askatasuna emanez, eskarmentuaren babes zabalarekin eta bide berriak probatzeko asmoarekin, sortutako antzerki testua. " Agurtzane Intxaurraga
Amatasuna, zaintza eta maitasunari buruzko tragikomedia absurdoa
Fitxa artistikoa:
- Egilea eta zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
- Antzezleak: Miren Gaztañaga, Jabi Barandiaran, Iñake Irastorza
- Soinu maparen diseinua: Xabi Erkizia
- Argien diseinua: Xabi Lozano
- Espazioa eta jantzien diseinua: Xabi Mujika, Agurtzane Intxaurraga
- Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa
"ZORRETAN"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
redteatrosnavarra.com
Non
Leitzako Herri Aretoa
Noiz
08/12/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.