Donostia Festibala Urban

Donostia Festibala Urban

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Last Tour

Noiz

18/09/2020-etik 19/09/2020-era

Donostia Festibala, festibalaren ohiko formatuan, 2021. urtera atzeratu da. Orain arteko bederatzi edizioetan, Donostia Festibala musika urbanoen erreferentzia bihurtu da gero eta ikus-entzule gazte gehiagorentzat; izan ere, bai Euskaditik, bai Estatuko beste toki askotatik etortzen baita jendea jaialdiaz ez ezik, hiriko gastronomiaz, parajeez eta hondartzetako surfaz gozatzera. Urte berezia izaki aurtengoa, plazer horietako batzuk ukatuta dauzkagu baina antolatzaileek ez dute nahi musika horietako bat izaterik; horregatik, edizio berezi bat prestatu dute, Donostia Festibala Urban: hiriko hainbat gunetan izango da, egun bizi dugun egoera berezi honetara egokitutako edukierarekin eta formatuekin, baina betiko espirituari eutsita, hau da, jaialdia gure kale eta auzoak euren musikarekin aztoratzen dituzten artista ezagun nahiz hasiberriekin gozatzeko eta joera berriak ezagutzeko aukera izatea nahi dugu. Edizio berezi hau inoiz baino urbanoagoa izango da; laster, aste gutxi barru, argituko ditugu xehetasun gehiago.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak