#SanTelmoEtxetik: Antton Elizegiren online erakusketa eta beste proposamen batzuk

#SanTelmoEtxetik: Antton Elizegiren online erakusketa eta beste proposamen batzuk

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Donostia Kultura

Non

San Telmo Museoa

Noiz

31/03/2020-etik 26/04/2020-era

#SanTelmoEtxetik bisitatzeko, aste honetan, besteak beste, proposatzen dizkizue Antton Elizegiren erakusketaren inguruan argitaratu berri duten bideoa, Gregorio González Galarzaren inguruko Miaka ikerketa koadernoa, Elkano Zikloko lehen hitzaldia eta J. A. Artzeri egindako omenaldia. Oraingoz Antton Elizegiren inguruko erakusketa bisitatu ezin denez, erakusketa zuen etxeetara eramatea pentsatu dute. Horregatik, bideo honetan erakusketaren mamia jaso dute argazkilari lasartearraren lanean eta sormenean murgiltzeko. Bideoan argazkiak, azalpenak eta, amaieran, Elizegiri egindako elkarrizketa bildu dituzte. Gregorio Gonzalez Galarza argazki funtsaElisa Querejetak Gregorio González Galarzaren argazki funtsaren inguruan egindako ikerketa jasotzen du Miaka koadernoen bigarren zenbakiak. Koaderno horietan bildumaren inguruko ikerketak argitaratzen ditugu era digitalean. J. A. Artzeri omenaldia2018ko urtarrilean Joxean Artze euskal poeta hil zen eta apirilean maitasun handiz prestatutako omenaldia egin zioten. Musika, dantza eta poesia zituzten artistaren iruditeria gogora ekartzeko. Elkano zikloa: El marino que guardaba un archivo, Borja AguinagaldeElkano Zikloa museoaren eskaintza finkoetako bat da 2018an martxan jarri zenetik. Ordutik, hilero, adituek lehen mundu biraren inguruko gaiak aztertu dituzte museoan. Borja Aguinagaldek eskainitakoa izan zen lehena, Laurgaingo jauregian (Aia, Gipuzkoa) azaldutako Elkanoren eskuizkribuaren ingurukoa. Eta asteazkenetik aurrera, ekimen berriaEkimen berria jarriko dugu martxan asteazkenean. Astero museoko bildumaren pieza bat aztertuko dute horien inguruko azalpenak emanez, adituen iruzkinak bilduz material osagarria zabalduz eta egungo gizartearekin duten lotura eginez. Aukeratutako lehen pieza argizaiola izango da. Webgunean eta sare sozialetan zabalduko dute ekimena, adi, beraz!!

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak