Manuel Balsa "El Ruso" aire libreko margolaritza-lehiaketa 2024

Manuel Balsa "El Ruso" aire libreko margolaritza-lehiaketa 2024

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbokoberreginenmuseoa.eus

Non

Bilboko Berreginen Museoa

Noiz

07/09/2024

Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa “El Ruso” aire libreko margolaritza-lehiaketaren 15. urteurrena ospatuko du, 1. 000 euroko sari eta guzti. Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa “El Ruso” aire libreko XIV. margolaritza-lehiaketa antolatuko du aurten. Interesa daukaten eta margolaritza maite duten guztiek parte hartu ahal izango dute, umeek zein helduek. Arte-munduaren barruan ibilbide luzea eta ospe handia duen jarduera hori indarberrituta itzuliko da aurten, talentua atzemateko Haur-Gazteen (15 urtera arte) eta Helduen (16 urtetik aurrera) kategorietan. Dagoeneko 15 urte daramatza Berreginen Museoak Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko kaleak artistaz betetzen, inspirazioa bilatzeko jardunaldi oso batez. Ekitaldia 2024ko irailaren 7an egingo da Bilboko auzo enblematiko horretan, 08:30etik 14:00etara. Lehiaketaren helburua hauxe izango da: “Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko hiri-paisaia (eraikinak, plazak, parkeak, bazterrak. . . )” ondoen islatzen duen artelana aurkitzea. Parte-hartzaileek beren trebetasun teknikoa eta artistikoa plazaratu ahal izango dute, betiere aipatutako gaiari helduz, proba egingo den hiri-ingurunean. Zenbait urtez akuarelak besterik ez ziren onartu lehiaketan, baina azken urteotan teknika librea da. Izen-ematea lehiaketaren egun berean, irailaren 7an, 08:30etik 10:00etara egingo da, Bilboko Berreginen Museoan (San Frantzisko kalea 14). Euskarria, laua eta zuria, irailaren 7an zigilatuko da, 08:30 eta 10:00ak bitartean, San Frantzisko kaleko 14. zenbakian. Jakin beharra dago euskarri horren aldeetako bat ere ezin izango dela izan 50 zentimetro baino laburragoa, ezta 150 zentimetro baino luzeagoa ere, eta egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango duela. Artistek lana egiteko beharrezkoa duten material guztia ekarri beharko dute. Sariak hauek izango dira:  Manuel Balsa “El Ruso” 1. saria: 1. 000 €Manuel Balsa “El Ruso” 2. saria:   500 €Manuel Balsa “El Ruso” 3. saria:   250 €Manuel Balsa “El Ruso” sari berezia akuarela onenarentzat:     500 €Haurrentzako sari berezia, marrazteko materialaMuseoaren margolaritza-ikastaroko ikasleentzako sari bereziaGaian adituak diren pertsonez osatutako epaimahaiak aukeratuko ditu artelan irabazleak. Gainera, litekeena da aurkeztutako artelanetariko batzuk Berreginen Museoko gela batean ikusgai jartzea. Erakunde bizkaitarrak parte hartzeko deia egiten die margolaritzarenganako interesa eta grina duten guztiei. Gozatu pinturaz eta arteaz, hiribilduko txokorik berezienetako batean. Informazio gehiago izateko, lehiaketaren oinarriak kontsultatu behar dira Bilboko Berreginen Museoaren webgunean. (www. bilbokoberreginenmuseoa. eus)OINARRIAK: https://static. bbmuseoak. eus/bilboko-berreginen-museoa/files/cursos/oinarriak-bases-24. pdf

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak