Iurretako Plazaratu dinamikak Abadetxea erabiltzearen aldeko sinadura bilketa hasiko du

Iurretako Plazaratu dinamikak Abadetxea erabiltzearen aldeko sinadura bilketa hasiko du
Iurreta Plazaratu dinamikak uste du Abadetxearen ateak berriro ere elkarteei eta herritarrei zabaltzeak onura ekarriko lukeela, “bizitza soziokulturala berpizteko eta herriko toki garrantzitsua den plaza biziberritzeko”. Domekan, Txitxiburduntzi egunean, hasiko dira sinadurak batzen, eta otsaileko hainbat egunetan egongo da sinatzeko aukera. Herriko elkarteei ere atxikimendua eskatuko diete.