Korterraza Araba 2020

Korterraza Araba 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

korterraza.com

Non

Arabako hainbat herritan

Noiz

03/07/2020-etik 04/09/2020-era

- Korterraza Gasteiz 2019 (uztailak 8-11)
- Korterraza Araba 2020: egutegia eta egitarauaKorterraza Araba Arabako herrietan izango da aurtengo udan ere, urteko film labur nabarmenenek proiektatzeko. Aire zabaleko film laburren jaialdiaren 6. edizioa uztaila eta iraila bitartean izango da, eta 26 proiekzio antolatuko dituzte Arabako 24 herritan. Eta, Gasteizen bezala, beharrezko neurri guztiak hartuko dituzte, parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko. Lehiaketaren antolatzaileek jarduketa protokolo bat prestatu dute: sartzeko gonbidapena beharko da, jende kopurua mugatuko dute, hesiak jarriko dituzte, derrigorrezkoa izango da maskarak eta gel desinfektatzailea erabiltzea, aulkien artean segurtasun tartea utziko dute eta, euria eginez gero, aurreko urteetan ez bezala jokatuko dute. Aurreko edizioetan, eguraldi txarra izanez gero, proiekzioa estalpean egiten zen, kasu askotan, espazio itxietan, hala nola gizarte etxeetan. Aurten, arriskurik izan ez dadin, euria eginez gero, saioa hurrengo egun baliodunean egingo dute. Korterraza Arabaren 6. edizioa honako herri hauetan izango da: Etura, Okondo, Bastida, Artziniega, Burgelu, Aramaio, Armiñon, Estavillo, Amurrio, Gesaltza Añana, Maeztu, Izarra, Ondategi, Oroko Andre Mariaren Santutegia, Bernedo, Ribaguda, Berantevilla, Zuhatzu Kuartango, Eskuernaga, Komunioi, Zabalate, Llanteno eta Dulantzi. Guztira, 24 herri izango dira, aurreko edizioetan baino gutxiago. Sorta apartaBaina gauza bat ez da aldatuko: publikoak gozatuko dituen film laburren kalitatea. Lau sail izango dira: Super Selekzioa, Komedia, Txiki eta Mix, eta proiektatuko diren lanak urteko nabarmenenetakoak izango dira. Gainera, aukeratutako film laburren artean, lurraldearekin lotura duten lau zinemagile eta aktoreren lanak daude: David P. Sañudoren Un coche cualquiera, Mikel Bustamanteren Telekinesis, Susana Abaitua protagonistatzat duen Ferrotipos eta Iñaki Rikarte protagonistatzat duen Mirokutana. Korterraza Araban parte hartzen duten film laburrek sari bana jasoko dute, hautatuak izateagatik eta ikusle kopuruagatik, eta irailaren 4an Burgelun egingo den azken emanaldiaren ostean banatuko den Arabako Publikoaren Saria irabazteko hautagai izango dira. II. Euskadi SariaHautatutako film laburren artean, Mateoren ama dago, II. Euskadi Saria irabazi duen lana. Iaz jarri zuen saria abian KulturaKalean! elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, euskarazko film labur onena saritzeko eta euskarazko ekoizpena sustatzeko. Sari hori eskuratzen duenak dirua jasotzen du eta Sail Ofizialean sartzea lortzen du. Horrek esan nahi du hautatua izateagatiko eta ikusle kopuruagatiko sariak ere jasotzen dituela eta epaimahaiaren eta publikoaren sariak jasotzeko aukera ere baduela. FILM LABURRAK (SAILAK)- Korterraza Sail ofiziala
- Korterraza Súper Selección
- Korterraza Komedia
- Korterraza Txiki
- Korterraza MixAGENDA ARABA03/07/2020 | 22:00 | ARMIÑÓN

09/07/2020 | 22:00 | ARAMAIO10/07/2020 | 22:00 | ARAMAIO

16/07/2020 | 22:00 | ALEGRÍA-DULANTZI

17/07/2020 | 22:00 | AMURRIO

17/07/2020 | 22:00 | IZARRA

17/07/2020| 22:00 | VALLE SALADO

18/07/2020 | 22:00 | ESTAVILLO

23/07/2020 | 22:00 | LLANTENO

23/07/2020 | 22:00 | ONDATEGI

24/07/2020 | 22:00 | OKONDO

25/07/2020 | 22:00 | ZUHATZU-KUARTANGO

31/07/2020 | 22:00 | LABASTIDA

31/07/2020| 22:00 | MAESTU

01/08/2020 | 22:00 | BERANTEVILLA01/08/2020 | 22:00 | ETURA

02/08/2020 | 22:00 | LABASTIDA

06/08/2020 | 22:00 | VILLABUENA DE ÁLAVA

07/08/2020 | 22:00 | ARTZINIEGA

08/08/2020 | 22:00 | SANTUARIO DE ORO

14/08/2020 | 21:30 | RIBAGUDA

15/08/2020 | 21:30 | BERNEDO

15/08/2020 | 21:30 | PUENTELARRÁ

20/08/2020 | 21:30 | PORTILLA

28/08/2020 | 21:30 | COMUNIÓN

04/09/2020 | 21:30 | ELBURGO/BURGELU

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak