"Tierra de nadie" (Coliseo Antzokia)

"Tierra de nadie" (Coliseo Antzokia)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

eibar.eus

Non

Coliseo Antzokia

Noiz

11/10/2024

Tierra de nadie dantza da, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeko dagoen leku batean murgiltzea da. Leku ezkutu batera bidaiatzea —norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa—, eta gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkitzea, ozeanoaren punturik sakonenera jaitsiko bagina bezala, edo munduko lurrik urrunenera iritsiko bagina bezala. Aurkakoez mintzo da Tierra de nadie, kontraesanez, hasiera-amaierez, gorputz infinituez eta bazterreko espazioez. Eta hurbiltzeaz eta urruntzeaz, distantziaz, ezkutuan dagoenaz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinez, edertasunaz eta itsusitasunaz, basatia denaz. Eta apneez eta korronteez, konkistez eta porrotez, eusteaz eta iragazteez. Baina, beste ezeren gainetik, gorputzaz, gorputzaren lurraldeaz, gorputzaren mugez mintzo da Tierra de nadie. Gorputz neurrigabeaz eta gorputz desordenatuaz. Fitxa artistikoa:- Zuzendaria eta testuen egilea: Eva Guerrero
- Koreografoak eta dantzariak: Garazi Lopez de Armentia, Eva Guerrero
- Musika-sorkuntza eta -intepretazioa: Carla Sevilla, Yolanda Bustillo
- Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia, Andoni Beitia
- Eszenografiaren diseinua: Silvia Corral
- Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia, Edu Berja
- Ekoizpena: Jemima Cano
- Komunikazioa: Eider Zaballa

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak