"Kotondarrak"

"Kotondarrak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bergara.eus

Non

Seminarixoa

Noiz

26/12/2020

- Seminarixoko kultur egitaraua: 2020 iraila-abendua (pdf)Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari. Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, “Kotondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten. Beti bezala, publiko txikienari kontzeptu “helduak” itzultzeko, titere-antzerkiak sorkuntzarako iruditegi, estetika eta antzerki kode berriak eskeintzen dizkigu. Azken finean, istorioak emozioen bidez bidaiatzen dutelako, eta emozioek ez dutelako adinik. - Jatorrizko ideia: Javi Tirado
- Zuzendaritza: Iván Alonso
- Aktore-manipulatzaileak: Miren Larrea, Valentina Raposo / Maren Basterretxea
- Musika: Fran Lasuen
- Kantu-hitzak: Miren Amuriza
- Eszenografia: Iñaki Ziarrusta (ATX Teatroa)
- Argiztapen diseinua: Ion Chávez
- Panpinen sorkuntza: Valentina Raposo
- Jantzien diseinua: Betitxe Saitua
- Atrezzoa: Javi TiradoUdalak antolatutako ekitaldi eta emanaldi guztiak babes eta higiene neurri zorrotzak jarraituz egingo dira:- Musukoen erabilera derrigorrezkoa izango da, eta ikuskizunak dirauen bitartean ezingo da kendu.
- Pertsona bakoitzak bere musukoa eraman beharko du.
- Seminarixo sarreran, leihatiletan eta komunetan, pertso-nen arteko segurtasun-distantzia errespetatu beharko da.
- Aretorako sarreran gel hidroalkoholikoa banatuko da eskuak garbitzeko.
- Areto barruan segurtasun distantzia bermatzeko, sarreran adierazitako eserlekua erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Seinaleak eta langileen argibideak errespetatu.
- Covid19ren bilakaeraren eraginez, baliteke aforoan aldake-tak egon behar izatea.
- Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Udalarekin

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak