Getxophoto 2024: "Opening"

Getxophoto 2024: "Opening"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

getxophoto.com

Non

Andres Isasi Musika Eskola

Noiz

07/06/2024

2024ko Getxophoto Jaialdiaren hasiera ospatuko dute bigarren urtez komisarioa den Maria Ptqk-rekin, baita Getxora etorriko diren artista ezberdinekin ere. Gurekin izango dira Michalina Kacperak (Polonia), Alejandra Carles-Tolra (Bartzelona), Manuela Lorente (Madril), Arnau Rovira (Bartzelona), Raquel Meyers (Murtzia), 2girls1comp (Suitza/Italia), Jean-Marie Donat (Frantzia) eta Emanuele Binetti (Italia), Spasi Sohrani (Ukrainia) eta Jason Fuldford (Estatu Batuak). Zenbaitek diote Opening-a Jaialdia ikusteko unerik onena dela, izan ere, bertan xehetasunez azaltzen du komisarioak programazio artistikoari buruzko bere ikuspegia. Beraz, etortzea gomendatzen dizugu. Hori bai, gogoratu aldez aurretik izena eman behar duzula. Gainera, Liben Svaart soinu eta ikusizko artista, idazlea, musika eta performerra izango da. Artean graduatua eta Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboko masterrean, biak UPV/EHUn. 2019an, bere lehen albuma argitaratu zuen, In Red , El Ser Extraño Records zigiluarekin autoekoitzia. Ikus-entzunezkoen eta performatiboen esparruan lan egiten du, sentsibilitatetik eta infralevetik. Erraietakoaren eta kalkulatutakoaren arteko oreka aurkitzen du, bai bere animazio-piezetan, bai ekintzetan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak