UPV-EHU: Itzulpengintza eta Teknologia (Graduondoko Berezko titulua)

UPV-EHU: Itzulpengintza eta Teknologia (Graduondoko Berezko titulua)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

UPV-EHU

Noiz

07/09/2020-etik 09/07/2021-era

Master eta tiutlu propioetan izen ematea--Informazio eta komunikazio gizartean  itzulpengintzako teknologiak erabiltzea eta menderatzea ezinbestekoa da gaur egungo itzulpen-jarduera profesionalean. Teknologia berriek bultzatuta, azken hamarkadan Euskal Herrian enpresa eta erakunde asko sortu dira hizkuntzen industrien alorrean dauden erronka berriei erantzuteko. Hori dela eta, hizkuntzen tratamenduarekin lotuta dauden produktuak kudeatu eta dokumentu eleanitzak era egokian prozesatzeko gai izango diren itzultzaileak prestatu behar dira.

Itzulpengintzako ikasketen diseinu kurrikularrean hutsune handia dago itzulpengintzako teknologien irakaskuntzari dagokionez. Halere, Informazio eta Komunikazio Teknologiek garrantzi estrategikoa dute garapen ekonomikarako zein hizkuntzaren garapenerako. Hori dela eta, itzulpengintza eta teknologia berriak uztartzeak lan merkatuan dauden beharrei erantzuten die. Horregatik, graduondoko hau erabat praktikoa da eskaintzen dituen moduluei esker, eta  bi alderdiak menderatzen dituzten profesionalak prestatzera zuzenduta dago.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak