UPV-EHU: Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua

UPV-EHU: Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

UPV-EHU

Non

Letren Fakultatea

Noiz

07/09/2020-etik 09/07/2021-era

2020-2021 ikasturtean UPV/EHUn sartzeko egin beharreko tramiteen egutegia--Itzultzaileen eginkizun nagusia hizkuntza bitartekaritza da, itzultzaileak hizkuntza desberdineko hiztunak elkar uler daitezen bitartekariak baitira. Pertsonen arteko eta nazioarteko harremanek nabarmen egiten dute hobera haiek esku hartzen dutenean; izan ere, komunikazio zuzen, zehatz eta eraginkor batek gaizki ulertzeak saihesten ditu, eta, zenbait kasutan, gatazkak ere.

Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduak teknika eta metodologia espezifikoak emango dizkizu lan hizkuntzak menperatzeko era guztietako komunikazio testuingurutan eta testu motatan. Horrez gain, trebetasun dokumentalak eta bitartekoak eskuratuko dituzu, besteak beste, informazioa berreskuratzeko eta ebaluatzeko, hiztegi orokorrak eta espezializatuak sortzeko, glosarioak egiteko, terminoak sortzeko, eta testuak orrazteko eta zuzentzeko. Hori guztia teknika informatiko aurreratuenen laguntzaz.

Honako aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Interpretazioa eta A1-A2 Itzulpengintza eta Interpretazioa. Era berean, borondatezko kanpoko praktikak egin ahal izango dituzu lanbidea ezagutzeko.

Hizkuntza gaitasun proba bat gainditu beharko duzu hizkuntza ofizialetan (euskara edo gaztelania) goi mailako ezagutza (C2) egiaztatzeko, eta maila aurreratua (B2), atzerriko hizkuntza batean (ingelesa edo frantsesa).

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak