"Dando el cante"

"Dando el cante"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ermua.es

Non

Ermua Antzokia

Noiz

22/05/2020

LaNere inork geratu ezinezko abeslaria da. Berak denetarik egingo du, Operación Triunfo-ko talentu berrien casting ezagunera aurkeztu arte. Itxaroten ordu luzeak eman ondoren eta gitarra eskuan dula, epai-mahai zaila gozarazten hasten da… Bueno, balitekeena da Espainiako Amaia berria ez izatea, bale… baina erakutsitakoa hor dago!  Dando el Cante-k baten pasioa den horretara bere burua dedikatzearen beharraz dihardu, amets bat betetzearen gogoei buruz eta lanbide artistiko batekin bizitzan aurrera egiteak berarekin daraman zailtasun ikaragarriaz. Baina LaNere-k horrekin eta askoz handiagoarekin ahal du… Bakarrizketa komiko eta arinaz baliatuz eta La Nere-k oparitzen digun askotariko abestiekin, pasatu dituen gorabeherekin batera, bere adorea eta umore-sen handia ezagutzen joango gara. Nerea Gomez, ‘LaNere’ eibartarra bere formazio zabala Narruzko Zezen konpainian hasi zuen aktore, konpositore eta abeslaria da. Aktore moduan muntaia askotan hartu du parte eta baita laburmetraietan ere; aldi berean, hainbat kontzertu eskaini ditu Madrilgo aretoetan. - Antzezlea: Nerea Gómez
- Zuzendaritza: Elisa Niño
- Egilea: Iker Vesga

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak