Iparragirre 2020: "Iparragirreren Urretxu" bisitaldi gidatua

Iparragirre 2020: "Iparragirreren Urretxu" bisitaldi gidatua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Iparragirre 2020

Noiz

01/02/2020-etik 06/12/2020-era

Iparragirre 2020 programaren baitan--Urretxuko mapa eguneratu batean zenbait puntu markatuko dira. Puntu horietara gerturatzean, plaka bat topatuko dute parte hartzaileek. Plaka horiek QR kode bat izango dute, eta mugikorrarekin eskaneatzean tokiarekin erlazionatutako irudi bat, testu bat edo audio bat agertuko da telefonoan; toki hori XIX. mende hasieran nolakoa zen erakutsiko diena, edo garaiko Urretxuren inguruko informazioa eskainiko diena. Aipatutako mapak kulturetxean banatu daitezke, edo web-ean jarri. Jarduera adin guztietako pertsonei zuzendua dago eta autonomoa da, ez dute gidarik edo monitorerik behar; norberak egin dezake telefono batekin.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak