"Dantza garaikideko hastapenak", Aiala Etxegarairekin

"Dantza garaikideko hastapenak", Aiala Etxegarairekin

Gertaeraren datuak

Antolatu du

dinamoa.eus

Noiz

17/09/2024

Aiala Etxegarai dantzari eta koreografoak bideratutako doako proba saioa izango da irailaren 17an. 19. 00etan hasita, ordu eta erdiko ikastaroa bideratuko du Azpeitiko bizilagunak, eta, bertan, dantza estilo honetako oinarrizko mugimenduak landuko ditu. Dantza garaikidea probatu eta estilo honetara gerturatu nahi dutenei zuzendutako saioa izango da irailaren 17koa. Dantza estilo hau ezagutu, oinarrizko mugimenduen jakintza jaso eta hortaz gozatzekoa. Izen ematea doan da. Data: 2024ko irailaren 17a. Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa). Ordutegia: 19:00-20:30. Irakaslea: Aiala Etxegarai koreografa, dantzaria eta pedagoga. Matrikularen prezioa: Doan. Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat. Ez da inolako aurre ezagutzarik behar. Izena emateko esteka

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak